Agustin Jimenezekin antzezten ikasteko prest?

20.09.18
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak 2018ko irailetik abendura arte antolatu duen kultur programazioa ostiral honetan hasiko da, hilaren 21ean, Agustin Jimenez umoristaren eskutik. Telebistan aurpegi ezaguna den extremadurarrak Curso de interpretación ikuskizuna eskainiko du 22:15etik aurrera Antzokian.

Agustin Jimenez (Trujillo, Caceres, 1970eko urriak 18) aktorea, autorea, umorista eta ilustratzailea da, eta telebistako kate ugaritan aktore, aurkezle, showman eta gidoilari lanak egin izanagatik ezaguna da. Paramount Comedy telebista katean lortu zuen ospea, El Club de la Comedia saioan, baina egun antzerkian dabil buru-belarri, ikus-entzuleen nahiz kritikaren onarpena lortuta.

Curso de interpretación ikuskizunarekin, “entretenimenduaren ingeniari” gisa aurkezten den Jimenezek 80 minutuko emanaldi dibertigarri eta umoretsua eskainiko du, abiapuntu honekin:

Betidanik artista izan nahi izan duzu. Ezazu ukatu. Arrakasta lortzera eta mundua jatera etorri zara, nahiz eta kolesterolez eta larregi asetzen duten gauzez beteta dagoen. Berdin da. Gaur duzu aukera. Agustin Jimenezek eskolak eman dizkizula esan ahal izango duzu. Gaur profesional baten moduan barre egiten ikasiko duzu; barre makal eta konpromisozkorik ez. Etor zaitez. Mesedez. Ikuskizuna da? Bai, zurekin datorren pertsona ezin delako aspertu! Eta monologoa? Baita ere. Denetik dauka. Prezio horretan, gainera? Zoratzekoa!

Sarrerak salgai daude 10 euroren truke Lobiano Kultur Gunean edota Kutxabanken webgunean, errekarguarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
10.06.25
Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian
Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
28.05.25
Sutegi antzerki taldeak ‘Antigona’ aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera
Imagen
27.05.25
Ermua Antzokiak denboraldiko azken lau filmak proiektatuko ditu

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu