Filosofikoki elkarrizketan jarduteko tailerra Liburutegian

20.09.18
Udal Liburutegia

Udal Liburutegiak ekimen berri bat antolatu du irakurzaletasuna sustatzeko programaren barnean, filosofikoki elkarrizketan jarduteko tailerra. Mundua ikuspegi kritiko batetik birpentsatzeko gunea, non oinarrizko galderak eginez pentsaera landuko den.

Mendebaldeko pentsaeran filosofia bizitzaren praktika bat bezala sortu zen Tailer honetan praktika hau hartu eta elkarrizketa filosofikoaren bidez pentsaera kritikoaren bidez eta sormen pentsaeraren bidez gure bizitzarako eta bizi dugun errealitatea ulertzeko nahitaezkotzat hartzen ditugun alderdiak ulertzeko berreskuratuko dugu.

Helburuak:

  • Filosofiaren praktika era ludiko batean esperimentatzea
  • Gure gaitasunak eta gogoeta egiteko joerak hobetzea beste pertsona batzuekin batera
  • Pertsonen interesa erakartzen dituzten izaera filosofikoko gai ezberdinak aztertzea

Tailerra urrian, azaroan eta abenduan garatuko da. Saioak hileko hirugarren ostegunean izango dira, 19:00etatik 20:30era, Lobiano Kultur Guneko ikus-entzunezko gelan.

Pedagogian, ekologian eta filosofian aditua den Miren Camisonek emango du. Mota honetako tailerrak ematen ditu Tabakaleran (Donostia) eta beste hainbat liburutegitan.

Doako ekimena da baina plaza mugatuak daudenez aldez aurretik izena eman behar da.

Izena eman nahi dutenek, Liburutegira deitu behar dute, bertako 943179212 telefono zenbakira edo bertako biblioteca@udalermua.net e-postontzira idatzi eta euren datu pertsonalak bidali (izen-abizenak, Liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia urriaren 11 baino lehen harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa). Interesatuak plazak baino gehiago izatekotan, tokiak zozketa bidez esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutakoek. Onartutakoen zerrenda Liburutegiko mikrositean urriaren 15ean, asteazkena, iragarriko da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez