San Antonio aparkalekuaren zati bat gaur zabalduko; 24 leku erabilgarri 5etatik
San Antonio aparkalekuan 24 leku erabilgarri izango ditugu ermuarrok gaurtik -irailaren 29ko ostiraletik- eta arratseko 5etatik aurrera, errepidearen alboan. Azpiegitura bazkalondotik aurrera berrirekiko da zonaldea libratu eta txukundu ondoren, Ermuan tren geltoki berria eta trenbidea bikoitzeko lanak egiten ari den Tecsa-Campezo-Geotunel Aldi Baterako Enpresa Elkarteak (AEEak) aditzera eman duenez. Aparkalekuaren zati bat berreskuratuko du, zubi bide berria egiteko jarri zen (zinbra) zur eta mekano egitura kendu ondoren, eta geltoki berriaren estalpea prestatzeko materiala kokatu ondoren.
Datorren astean beste hamar aparkaleku erabilgarri berreskuratuko direla aurreikusita dago, leku gehiago libratu eta egokitu ondoren. Erabailgai izango dugun zonaldea behekoa da, hots San Antonio auzotik eta Gipuzkoa Etorbideko kalearen eraikinetatik hurbilago dagoena. Goiko zatia itxita jarraituko du, enpresek erabili behar dutuen material eta makineria bertan dutelako.
Hego saihesbidea bukatu eta zabaltzeak lasaitua ekarri digu herrira, trafikoa gutxituz eta barneko joan-etorriak arinduz
Aste honetan Ermua desberdina dirudi. Hego saihesbidearen azken zatia –Ureta eta Sallahbenteko biribilguneak lotzen dituena- zerbitzuan jartzeak lasaitu ederra ekarri digu, trafikoari nahiz hiria zeharkatzen duen errepidearen alboetan bizi diren herritarroi. Hobera egin dugula, nabaria da, begibistakoa. Ibilgailu –auto nahiz kamioi- gutxiagok zeharkatzen dute hirigunea. Hobekuntza hori ermuarrok ez ezik, Durangalde eta Bebabarreneko biztanle guztiek nabari dugu.
Galiboa markatzen zituzten egiturak erretiratzeak ere, on egin dio paisaiari
Ermua inoiz baino distiratsuago dago; errepidea asfaltatu eta pintatu berri dugu, eta bertatik igarotzen den ibilgailu kopurua murriztu egin da. Horren ere, zeresan izan du ETSk nasa bikoitzeko tren geltoki berria egiteko obra asko aurreratu izana. Geltokia eta Izpilla mendi azpitik doan tunela lotuko dituen zubi bidea egin eta horri eusteko jarri zitzaion zure eta mekano egitura (zinbra) ere erretiratu berri baita. Zubi bidearen egitura horren gehienezko altueraren berri ematen zuten egiturak –Eibartik sartzen Sallabenteko sarreran eta Kaltxango biribilgunearen sarreran) ere erretiratu egin dira aste honetan.
Hobera egingo dugula nabarituko dugu laster Interbiak eta ETSrentzat lanean dauden enpresek akordioa egin dutelako, autobidera sartu-irteteko eremu zaharra konpartituko baitute materialak pilatzeko. Horri esker, san Antonio aparkalekua libre mantentzea eta materialak dakartzaten kamioiak hirigune erdira sartzea ekidingo da. Saihesbidea erabiliko dute Sallabentetik sartzeko bidesaria tartera iristeko.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da