‘El Pacto’, ‘Yucatán’ eta ‘Los Increíbles 2’ filmek amaiera emango Ermua Antzokiaren iraileko zine programazioari
Iraileko zine programazioa asteburu honetan amaituko dugu ostegunetik aurrera eskainiko diren lau pelikulen eskutik. Zineklub saioan Michael Haneke zuzendari austriarraren ‘Happy End’ filma ikusgai jarriko. Lanak 110 minutu irauten ditu eta horretan Isabelle Huppert eta Jean-Louis Trintignant aktoreek eginen dute lan. Filmak Calaisen –errefuxiatuen kanpamenduen ondoan- enpresa duen familia burges baten istorioa eta, horren kide den, azken egunak kontatzen ditu. Hiltzeko zorian dagoen kideak Calais inguruan izandako bere bizitzari birpasa eginen dio. Ostegun iluntzeko zortzi eta erdietan, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin.
Zine komertzialari dagokionez, programazioa larunbat honetan hasiko da 19:30etik aurrera David Victori zuzendariaren ‘El Pacto’’ luzemetraiarekin. Terrorezko thrillerra da, naturaz gaindiko gauzak lantzen dituena. Monikaren alaba –Klara- bat-batean larriki gaixotu egiten da, koman geldituaz. Medikuek galdutzat ematen duten unean ezezagun batek paktua proposatzen dio amari: berak Klara salbatuko du eta, ordainean, amak beste bizi bat entregatu beharko dio. Larunbatean 19:30ean, igandean 22:00etan eta astelehenean 20:30ean emitituko da filma.
Asteburuko bigarren proposamena ‘Yucatán’ titulukoa da, Daniel Monzón zuzendariarena. Lucas (Luis Tosar) eta Claydeman (Rodrigo de la Serna) iruzurgileak dira, luxuzko itsas bidaietan turistak engainatzen dituztenak. Orain urte batzuk elkarrekin lan egiten zuten, itsasontziko dantzari lirainaz biek maitemindu eta haserretu ziren arte. Orain bakoitzak bere lekutik dabil, bata Mediterraneoan eta bestea Atlantikoan. Horrela adostu zuten arren, espero ez zuten altxorra lortu nahiak itsasontzi berean elkartzen dituelarik. Tranpatien arteko borroka gordinari hasiera emango diote. Pelikula larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusteko parada izango dugu.
Azkenik, igandeko haurren saioari dagokionez, 17:00etatik aurrera ‘Los Increibles 2’, animaziozko filma eskainiko dugu, 3 Dimentsiotan, abenturaz beterikoa. Helenek super-heroiak buelta daitezen kanpaina hasiko du, Bob betiko bizitzaz jarraitzen duen bitartean, Violet, Dash eta Jack-Jack haurrarekin batera. Azken horren botereak deskubritzeko aukera izango dugu. Helenen plana hankazkora geldituko da plan on bat duen gaizkilea agertu bezain pronto. Parr familiako kideak ez dira izutuko, Frozone beraien alde dutela jakinda.
Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu Ermua Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan