Gorka Otxoa eta Melani Olivares aktoreek ‘Juntos’ antzezlana aurkeztuko dute ostiralean

26.09.18
Ermua Antzokia

Isabel pisu apal batean bizi da, edo hobeto esanda, biziraun da, Miguel bere seme gazte desgaitu, oldarkor eta eskuzabalarekin. Sandra, alaba txikia, exekutibo arrakastatsua eta duela hamar urte baino gehiago alde egin zuena, bisitan dator ezustean, eta hankaz gora jarriko ditu familiaren harreman konplexuak, samurtasunez beteriko ustekabeko gertaera harrigarriak, zorren bat eta umore asko eta asko kateatuz.

Istorio honek Juntosdu izena, eta ostiral honetan Ermua Antzokiko eszenatokian ikusi ahalko dugun antzezlana da. Gorka Otxoa, Melani Olivares, Kiti Mánver eta Inés Sánchez bezalako aurpegi ezagunak ditu protagonista komedia dibertigarri honek, eta “normaltasuna” zer den zalantzan jarri eta “familia” deitzen den mundu horretan sakontzen du. Ba al dago normaltasunik? Zer da normala izatea? Prest al gaude desberdina dena onartzeko?

Fabio Marrak sortu eta Juan Carlos Rubiok zuzendutako lanak algarak eta sentimenduak uztartzen ditu 85 minututan zehar. Ikuskizuna ostiral honetan, irailak 28, 22:15ean hasiko da Ermua Antzokian.

Sarrerak salgai daude 15 euroren truke Lobiano Kultur Gunean eta Kutxabanken webgunearen bitartez.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako