Erailketa matxisten aurrean gaitzespena adierazteko kontzentrazioa egingo eguerdian

26.09.18
Erakundea

Atzokoan bi emakume eta bi neskatxo erail izanak, zirrara eragin dio gure gizarteari. Atzokoa egun dramatikoa izan zen, lau heriotza injustu, ordu gutxi batzuetan. Matxismoaren, berdintasun eta arrazionaltasun ezaren adibide. Gertakizun horiek salatzeko gaur deialdi ugari zabaldu da estatu osoan zehar, Ermuak ere horretan bat egingo duelarik.

Lehenengo agerraldia eguerdiko 12etan egingo da udaletxeko eraikinaren aurrean, erakundeak deituta. Mezuak honakoa dio: “Granada, Castellon eta Bilbon eraildako emakume eta neskatilen aurrean, gaitzespen irmoa erakutsi nahi du Ermuko Udalak. Halaber, bere elkartasuna erakutsi nahi die biktimaren familiari eta gertuko pertsonei. Hilketa berri horien harira, Ermuko Udalak kontzentrazio deialdia egin du asteazken honetarako, 12:00etan, udaletxeko ate aurrean, bere gaitzespena erakusteko”.

Herrian berdintasunaren aldeko lanean diharduten Tratu onen aldeko Plataforma eta Berdintasun Kontseilua bezalako taldeek arratsalde hasieran bilduko dira eta, seguruenik, zentugabeko hilketa horiek salatzeko jarduerak deituko dituzte. Adi egon eta bat egizu!

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da