12 pertsonak osatzen dute Udalaren 2018ko Enplegu Plana

01.10.18
Erakundea

Ermuko Udalak herrian enplegua sustatzen jarraitzeko lanetan dihardu, eta Udal Enplegu Plan berria jarri du abian. Gaurtik aurrera, urriak 1, astelehena, 12 pertsona arituko dira Ermuko Udalean lanean, erakundearen barneko betebehar ezberdinak burutzen.

21 eta 51 urte arteko 9 emakume eta 3 gizonezko kontratatu dira hiru hilabeterako (aurtengo abenduaren 31n amaituko zaie kontratua). Ekimen honen helburua profil teknikoa duten langabetuen lan-munduratzea erraztea da. Horretarako, esperientzia lortzea eta dituzten ezagutzak eguneratzea izango da gakoa. Gainera, gizarteko, erakundeko eta inguruko berrikuntzarako ditugun tokiko estrategiak ezagutzeko aukera izango dute.

Ermuko Udalak batez beste 36 urte dituzten 12 pertsona kontratatu ditu ondoko profilak betetzeko:

  • Historian unibertsitate formakuntza duen pertsona bat Tokiko Historia bilduma osatu ahal izateko.
  • Soziologia ikasketak dituen pertsona bat haurtzaroaren eta nerabezaroaren diagnostikoa eta udal plana eratzeko, UNICEFek markatutako irizpideen arabera, Ermua Haurren Lagun den Hiria errekonozimendua eskuratzeko.
  • Artxiboen digitalizazioko teknikari bat artxibo digitalak antolatzeko eta datu-baseak bat-egiteko.
  • Zazpi administrari eta administrari laguntzaile bat toki-garapeneko programa berrien eta birkokatze jardueretarako, baita datuen garbiketarako eta datu-baseen digitalizaziorako ere.
  • Instalatzaile elektrikari bat herriko argiteriaren eta udal eraikinetako instalazio elektrikoen aurretiazko mantentzea eta zuzenketa lanak burutzeko.

Ermuko Udalak ekimen hau bere osotasunean finantzatzen du, eta guztira 93.503,10 euro bideratu ditu Enplegu Plan hau burutzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua