San Antonioko aparkalekuan 30 leku baino gehiago eskaintzen dira jada

01.10.18
Hirigintza

Trena igarotzen den zubiaren azpian kokatzen den San Antonioko aparkalekua zabalik da berriro. Aurreko hilabeteetan itxita egon ostean, jada 34 aparkaleku eskaintzen dira bertan.

Pasatu den irailaren 21ean, ostirala, 24 aparkaleku jarri ziren erabilgarri, eta aurreko ostiralean, berriz, irailak 28, beste 10 leku libratu ziren. Zabalik dagoen gunea Sallabente auzora ematen duen zatia da; zubiaren azpitik Kaltxango aldera ematen duen atala oraindik ere obrako materialekin eta makinariarekin beteta dago.

Ermuan tren geltoki berria eta trenbidea bikoitzeko lanak egiten ari den Tecsa-Campezo-Geotunel Aldi Baterako Enpresa Elkarteak (AEEak) gunea garbitu eta egokitu du herritarrok berriro ere San Antonion aparkatu ahal izateko.

Mekanotuboz eta egurrez osatutako zinbra egitura erretiratzearekin batera libratu da aparkalekua. Egitura hori trena igarotzeko zubi berria eraikitzeko erabili da, eta materialek bete dute orain arte San Antonioko gune osoa.

Gainera, Interbiak eta ETSrentzat lanean dauden enpresek akordioa egin dute eta Sallabenten autobidera sartu-irteteko eremu zaharra konpartituko dute materialak pilatzeko. Horri esker, San Antonioko aparkalekua libre mantenduko da eta materialak dakartzaten kamioiak hirigune erdira sartzea ekidingo da, saihesbidea erabiliko baitute gune horretara iristeko.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke