‘Counting with fingers’, haurrentzako matematika tailerra ingelesez eta euskaraz

03.10.18
Udal Liburutegia

Atzerriko hizkuntzak ezagutzeak egun duen garrantzia ikusita, Udal liburutegiak haur eta gazteei zuzendutako matematika tailer ludiko eta hezigarria antolatu du, ingelesez eta euskaraz.

Counting with fingers du izena ekimenak, eta helburu nagusia, ingelesa praktikatzeaz gain, matematikaren oinarrian dagoen arrazonamendu abstraktua zentzumenen bidez eta gure bizitza errealeko esperientziaz lor daitekeela erakustea da.

Jarduerak hiru orduko iraupena du, eta 6 eta 8 urte arteko neska-mutilei zuzenduta dago. Larunbat arratsalde batean burutuko da, 17:00etatik 20:00etara, Lobiano Kultur Gunean, eta interesa duten pertsonek bi dataren artean aukeratu dezakete: urriaren 27an edo azaroaren 24an.

Tailer bakoitzean, parte-hartzaileek adinaren arabera egokitutako hiru ekintza edo proiektu burutuko dituzte, hala nola, mosaikoak, gomiedroak (gominolez egindako poliedroak), mapak margotzea, jolas geometrikoak Tangramekin, estrategia jolasak, grafoen tailerra, kriptografia eta zenbaki handien tailerra.

Matematika Txokoa taldeko begiraleek dinamizatuko dute ekimena; guztiak Matematiketan lizentziatuak dira.

Ekintza doakoa da, baina tailer bakoitzean gehienez ere 20 pertsonak parte hartuko dute. Beraz, izena ematea beharrezkoa da: lehenengo tailerrerako, urriaren 22a baino lehen, eta bigarrengorako, aldiz, azaroaren 19a baino lehen.
Izen-ematea aurrez aurre liburutegian, 943 17 92 12 telefono zenbakian edo biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoan egin daiteke, umearen izen-abizenak, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia,  jaiotze-data eta ama edo aitaren telefono zenbakia eta helbide elektronikoa emanez.

Plaza baino eskaera gehiago jasotzen badira, tokiak zozketa bidez esleituko dira, eta Ermuan erroldatutako pertsonek lehentasuna izango dute. Onartutakoen zerrendak urriaren 24an eta azaroaren 21ean argitaratuko dira liburutegiko webgunean.

Anima zaitezte! Aukera aparta duzue matematika eta ingelesa modu dibertigarri eta desberdinean ikusteko.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"