Liburutegiko jardueretan parte hartzeko azkeneko plazak

04.10.18
Udal Liburutegia

Urrian hasiko dira urtero bezala Udal liburutegiak antolatu dituen irakurzaletasuna sustatzeko ekimenak. Adin tarte guztiei zuzendutako jarduerak izango dira, eta gehienak maiatzera arte mantenduko dira. Horrela, astero, hilero edo bi hilean behin bilduko dira irakurketa klubetan eta filosofia, idazketa edo olerki tailerrean parte hartuko duten pertsonak.

Azken plazak libre

Nahiz eta ekimen gehienetan plaza guztiak bete diren, bost jardueretan parte hartzeko aukera dugu oraindik ere:

Izena emateko 943 17 92 12 telefonora deitu daiteke edo biblioteca@udalermua.net helbidera mezu elektroniko bat bidali izen-abizenak, telefono zenbakia eta liburutegiko bazkide txartelaren zenbakia eskainiz. Bestela, aurrez aurre liburutegian bertan ere eman daiteke izena, 9:30etik 20:30era.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez