Juan Carlos Abascal alkateak parte hartu du X. Toki-Administrazioaren Modernizazio eta Kalitate Jardunaldietan

05.10.18
Erakundea

Malaga da Toki-Administrazioaren Modernizazio eta Kalitate Jardunaldien (JOMCAL) hamargarren edizioaren egoitza urriaren 4an eta 5ean. Bertan, 300 aditu baino gehiago bildu dira Tokiko Kudeaketa Publikoaren kalitatearekin, modernizazioarekin eta berrikuntzarekin lotutako gaiak jorratzeko, hala nola, udalerrietako plangintza estrategikoa, herritarren arreta, aldaketaren kudeaketa, administrazio elektronikoa edota teknologia berriak. Guztia, betiere, Tokiko Administrazioaren alorraren barnean landuta. Horrela, aurtengo leloa edo ardatza Konpromisorik gabe ez dago eraldaketarik da.

Juan Carlos Abascal alkate ermuarrak parte hartu du jardunaldi hauetan, eta gaur ostirala, administrazio modelo berriari buruzko mahai-inguruan izan da. Ermuko alkate eta Innpulso Sareko ko-presidente gisa aritu da Abascal, eta alboan izan ditu Eloy Cuéllar Madrilgo Udaleko gerentea eta José María Sánchez Administrazio Publikoaren Andaluziako Institutuko zuzendaria.

Beste administrazio bat posible al da? Balio al dute egokitzeko hobekuntza edo berrikuntzek, eraldaketak edo bat-bateko berrikuntzak, edo eraberritu egin behar da? izan da mahai-inguruaren izenburua. Bertan, alkateak egungo erronka nagusia aldaketa gobernatzea dela azpimarratu du, eta testuinguru aldakor honetan gertatzen ari dena ulertzea ikuspuntu poliedriko eta zeharkakoarekin. Abascalen hitzetan, “gizartea alor guztietan aldatzen ari da, eta politika publikoek pentsatu eta epe luzerako estrategia proposatu behar dute, errealitate berri horretara egokitzen joan ahal izateko”.

Ermuko alkateak zehaztu du erakundeak aldatu egin behar ditugula, lidergoko gaitasunak dituzten pertsonekin, teknikekin eta jarrera proaktiboekin. “Kultur eraldaketa administrazioak erakunde berritzaileagoak izateko ezinbesteko tresna da, eta zeharkakoak behar dute izan, izaera publikoa balioan jarri eta erakusteko”.

X. JOMCAL jardunaldietako programa

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da