Hastear da ipuin-kontaketen denboraldi berria
Haur eta gaztetxoentzako ipuin-kontaketa saioen denboraldi berriari hasiera emango dio Ermuko udal liburutegiak larunbat honetan. Jarduera hileko bi larunbatetan burutzen da Lobiano Kultur Gunean, haurrak ipuinen mundura hurbildu eta ahozkotasunaren eta emozioen bidez irakurzaletasuna bultzatzeko xedez.
Saio guztiak 17:30ean hasten dira, eta hilero kontaketa bat euskaraz eta beste bat ingelesez izaten da. Sarrera doakoa da, aretoko edukiera bete artean, eta ez da beharrezkoa izena ematea.
Kontakizunak profesionalek egiten dituzte eta saio bakoitza adin tarte bati zuzentzen zaio; oro har, 3 urtetik 11ra bitarteko gaztetxoentzako jarduerak dira.
Urteko azken hiruhileko honetan izango ditugun saioak ondorengoak dira:
- Urriak 6: The Bubble Witch (4-8 urte), Virginia Moriones kontalariarekin
- Urriak 27: Animalien biltzarra (4-8 urte), Maider Alcelayren eskutik
- Azaroak 3: Love Theatre (6-10 urte), Cataplina Encantada kontalariarekin
- Azaroak 17: Joxe Moxe Kitarraren etxean gertatutakoak (6-10 urte), Ixabel Agirresaroberekin
- Abenduak 1: Netty Goes to Sea (4-9 urte), Hannah Berry kontalariarekin
- Abenduak 15: Tipi-tapa bidean goaz (4-9 urte), Raúl de la Cruzekin
Irakurketa jardueren hasiera
Liburutegiak ikasturte berrirako proposatzen dituen eta lanegunetan nahiz asteburuetan egiten dituen jarduerei hasiera emango die aste honetan. Horrekin batera, neguko ordutegiari heldu eta liburutegia larunbat goizetan ere zabalik izango da, goizeko 9:30etatik 13:30etara.
Larunbat honetan, urriak 6, hiru jarduera hasiko dira goizez: helduentzako poesia tailerra, gazteentzako irakurketa klub digitala eta Liburu Baby Kluba. Aldiz, arratsaldez, kontu-kontari saioa ingelesez gozatzeko aukera izango dute gaztetxoek.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat