Udalbatzak hileko Osoko Bilkura egingo du asteartean
Ermuko Udalbatza osatzen duten zinegotziak astearte honetan bilduko dira, urriak 9, hileko Osoko Bilkura saiorako zehaztutako gaiak lantzeko. Ohiko saioa publikoa da, eta 19:00etan hasiko da Ermuko udaletxean. Guztira zazpi gai landuko dira; lehenengo biak, ohi bezala, bilkurakoek gai-zerrendako edozein gairekin zerikusia duen edonolako interesik duten adieraztea eta uztaileko bileraren akta onartzea izango dira.
Eguneko gai zerrendako hirugarren puntua "Lomi Power" A-05 eremuko B lurzatiaren xehetasun-azterketa behin betiko onestea izango da, zinegotziek hala erabakitzen badute. Jarraian, kide anitzeko organoetan jarduteko Udalbatzarrak izendatu behar dituen korporazio-ordezkarien izendapenak aldatzea onetsiko da, baita Izarra Centren dauden enpresentzako diru-laguntzen oinarrien aldaketa ere.
Saioko azkeneko bozketan Ermuko Udalaren Babes Zibilerako Plana landuko da, eta zazpigarren eta azken puntuan eskari-galderak entzungo dira.
Eguneko gai zerrenda eta dokumentazio gehigarri guztia -txostenak, planoak, etab.- egoitza elektronikoan aurkitu daitezke, Abiapuntu/Organo Batzordeko bilkurak/Dokumentazio osagarria atalean.
Gogorarazten dizuegu saioa zuzenean eskainiko dela Udalaren webgunearen eta YouTubeko kanal ofizialaren bitartez.
Lotutako albisteak
Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte