Antzokiak asteburuan eskainiko duen zinearen ardatz izango akzioa eta euskara

09.10.18
Ermua Antzokia

Proiektatu ditugun lau filmetatik bi euskaraz izango dira

Zine erakargarriaz gozatzeko aste berri bat aurretik. Osteguneko zine-klubean Robert Schwentke zuzendariaren El Capitán filma alemaniarra ikusi ahal izango dugu. Gerra filma indartsu eta bizi-bizi da, II. Mundu Gerraren azken egunetan kokatutakoa, naziak gailentzear zeudenean. Kaosaren erdian, alemaniarren armadako desertore batek misio sekretuan zegoen goi agintari baten nortasuna hartzea erabakitzen du, bizia salbatzeko asmoz. Lan harrigarria eta probokatzailea. Da. El Capitan izenekoak 5 izendapen jaso zituen zine alemaniarren sarietan, eta argazkilaritza onenarena Donostian, 2017ko jaialdian. Ohiko ordutegian proiektatuko dugu, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko da. Arratsaldeko zazpi eta erdietan Oreina titulukoa ikusi ahal izango dugu, euskal zinea deritzanaren azken ekoizpena. Zuzendaria Koldo Almandoz da eta aktoreen artean, Patxi Bisquert, Ramon Agirre, Laulad Ahmed eta Iraia Elias ditugu, besteak beste. Filmak Khalil izeneko eta errorik gabeko mutil gaztearen bizitza kontatuko digu, zeina edadetu asozialarekin bizi den. Filma iradokitzailea da, sakona eta magnetikoa, zeinak euskal zine berriaren ahalmen, narrazio sentiberak eta kalitatezkoak egiteko gauza dela agerian jarri duen. Oreinak Euskal Zinearen saria jaso du Donostian egindako jaialdiaren azken edizioan. Euskaraz proiektatuko dugu, gaztelaniazko azpitituluekin. Oraina filma igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko 8:30etan ikusteko aukera izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena Shane Black zuzendari estatu batuarraren Predator thrillerra da. Ipar Amarekin egin den akziozko generoaren azken arrakasta da, filma argi eta eraginkorra. Akzioa bete-betean izanik ere, umore eta ironia ukituak ere baditu. Oso zoroa da eta entretenigarria, zine ikusgarrienaren zale direnei kalerik ez die egingo. Kanpo espaziotik hiri txiki bateko kaleetara izaki krudel talde bat dator gizakiak ehizatzera. Adi guztiok! Predator larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Igandeko 5etan eta gaztetxoendako emanaldian, EITBren serie ezagunaren denboraldi berriko atal bat ikusi ahal izango dugu, Go!Azen 5.0 arrakastatsuarena, hain zuzen, TBan estreinatu aurretik. Serieak istorio eta pertsonai berriekin datorkigu, ‘Bago!az’ telesaileko irabazle den Maria Redondo gehitu baitu. Basakabi udalekuko ikasleen istorio, amodio eta musikak osatuko dute mamia. Lehen kapituluak ordu bete irauten du eta euskaraz proiektatuko dugu, jatorrizko bertsioak.

Argibide gehiagorako, ikus Antzokiaren mirkositea.

Lotutako albisteak

Imagen
10.06.25
Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian
Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
28.05.25
Sutegi antzerki taldeak ‘Antigona’ aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera
Imagen
27.05.25
Ermua Antzokiak denboraldiko azken lau filmak proiektatuko ditu

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu