Ordainleku zaharreko parkean kokatuko da komun publiko berria

09.10.18
Erakundea

Ermuko Udalak herritarren partaidetza prozesua burutu du astelehen arratsalde honetan Sallabente auzoan. Prozesu honen helburua auzoan komun publiko berri bat jartzea eta non kokatu erabakitzea izan da, herritarrei eginiko kontsulta baten bitartez.

Guztira 192 pertsonak parte hartu dute kontsultan, eta agerian gelditu da herritarrek gustukoen duten aukera komuna autopistako ordainleku zaharraren ondoko parkean kokatzea dela.

Aukera horrek botoen %59a lortu du (113), eta San Lorenzo ikastetxearen aurrean kokatzeak, aldiz, botoen %41a jaso du (79). Horrela, datozen asteetan parke ingurua egokitzen eta komun publikoa instalatzen hasiko dira.

Sallabente auzoan komun publiko bat jartzea bertako herritarren eskaera izan da, eta auzotar guztiei zerbitzua emateaz gain, ordainleku zaharreko parkean jolasean ibiltzen diren haurrek ere erabili ahalko dute.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte