‘Espacio disponible’ antzezlana, ostiral honetan Ermua Antzokian

10.10.18
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiko kultur programazioak ez du atsedenik hartuko datozen jai egunetan, eta urriaren 12 honetan ikuskizunen eskaintzak aurrera jarraituko du antzerkiaren eskutik. Horrela, 22:15etik aurrera Perigallo Teatro konpainiaren Espacio disponibleantzezlana izango dugu ikusgai.

Komedia zuhur eta berri honek Palmira eta Jenaro senar-emazte erretiratuak aurkezten dizkigu, semea bisitan noiz etorriko zain lo egin ezinik dauden gau batean. Semea erbestean dagoen kooperantea da, eta gurasoak berarekin bizitzera eramateko asmoz dator, merezi duten arreta eman ahal izateko. Izan ere, senar-emazteak hezetasunez betetako hiru solairuko etxe batean bizi dira, eta gorputzak ahulduta dituzte esfortzu handiak egin ahal izateko. Dena dela, bisita horrek gatazka dibertigarria eragingo du bikotearengan, norbere espazioa defendatzearen eta etekinaren gizarte honetan ezertarako balio ez izateko sentsazioaren inguruan.

Celia Nadal eta Javier Manzanera dira autoreak eta bikote xelebrea antzezten duten aktoreak, Antonio C. Guijosa zuzendariaren aginduetara. Antzezlan honen bitartez, Perigallo Teatro konpainiak itxuraz ezertarako balio ez duten baina izugarri ederrak diren gauzen boterea aldarrikatu nahi du. Zer gertatzen da ezertarako ez duzula balio sentitzen hasten zarenean? Gizarteak emankorra ez zarela gogorarazten dizunean? Jubilazio adinerako erretiratzeko programatuta zaudela ikustean? Eta maite zaituztenek ere ezindu gisa tratatzen zaituztenean zuk zure duintasuna mantendu nahi izan arren?

75 minutuko iraupena du antzezlanak, eta ostiral honetan izango da ikusgai 22:15etik aurrera Ermua Antzokian. Sarrerak salgai daude 10 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean edo, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago, Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan