Igogailu publikoak, abian eguneko 24 ordutan

18.10.18
Erakundea

San Pelaioko, Aldapako eta Zerukoako igogailuen ordutegia aldatu egin da eta azken egunotatik aurrera eguneko 24 ordutan eskainiko dute euren zerbitzua.

Santixau jaietan ordutegi berbera izan zuten proba moduan, etenik gabe, inongo arazorik sortzen ote zuten ikusi ahal izateko. Saiakera horretan ikusi den moduan, zerbitzuaren luzapen horrek ez du arazorik eragin, eta San Pelaioko, Aldapa-Ongaraiko eta Zerukoako bizilagunek ez dute kexarik izan. Hori horrela, neurri hori behin betiko ezartzea erabaki da, eta hiru igogailu publikoak aldizkako errebisio eta mantentze probetarako soilik geldituko dira; gainontzean, egunez nahiz gauez etengabe izango dira martxan.

Gobernu taldeak Informazio Batzordean aurkeztu du bere proposamena, eta Udaleko talde politiko guztiak ados agertu dira. Udaleko teknikariek egindako txosten batean oinarritzen da erabakia; bertan, instalazioen eta horien funtzionamenduaren arrakasta islatzen dira, San Pelaion egunero 1.000 bidaia, Aldapan 953 eta Zerukoan 248 egiten baitira.

Dena dela, ezingo da neurri berbera hartu herrian zehar ditugun arrapala mekanikoekin. Izan ere, azpiegitura horiek zarata egiten dute, eta inguruetako bizilagunen atsedena oztopatuko lukete.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte