'Kontu Kontari 2' haurentzako antzezpena ikusgai Antzokian

19.10.18
Ermua Antzokia

''LaRessistens'' kolektiboak haurrentzako antzerki emanaldia eskainiko du Ermua Antzokian bihar arratsaldeko 5etatik aurrera. Taldeak ‘Kontu Kantari 2.La naranja enana’ tituluko muntaia dakar. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta hiruhileko honetako programazioaren barne kokatzen da. Sarrerak 4 euro balio du eta, jada, aldez aurreko salmentan eskura daiteke Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan eta baita erakundearen webgunean.

Lana Mikel Pikazak eta Jon Koldo Vázquezek idatzi dute erdibana, bigarrenak zuzendariutza gain hartu duelarik. Txotxongiloen muntaia da. Emanaldiak berrogeita hamar minutu iraungo du. Eta sarrerak 4 euro balio du. Antzezlan hau aproposa da ikusle guztientzat -3 urtetik aurrerako haur eta gaztetxoentzat- eta, baita ere familian datozen ikusleentzat.

Sinopsia

Kontu Kantari 2-k betiko euskal kantak eskaintzen dizkizue erritmo ezberdinetara eramanez; Txikiek ikas eta nagusiek ahaztu ez ditzaten. Nanu, Granu eta Kanuto txango berri bat egiteko prestatzen ari dira. Arratsalde honetan, mendi tontor gainera igo behar dute, baina aldapeko sagarraren adarraren puntan aurkituko dute loretxo bat eta...TXIST! Baxuago abestu!! Haurtxo polita sehaskan dago zapi zuritan txit bero...

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango