Abian da Orbe Kardinala plazaren etorkizuna erabakitzeko kontsulta

22.10.18
Erakundea

Estalki finkoa edo mugikorra; zalantza hori argitu beharko du Ermuko biztanleriak aste honetan zehar. Izan ere, Orbe Kardinala plazan zer motatako estalkia jarriko den erabakitzeko Ermuko Udalak prestatu duen kontsulta herrikoia abian da jada.

50 pertsonak parte hartu dute gaur goizean Okin Zurin hasi den kontsultan, 10:00etatik 13:00etara. Bertan, instalazio txiki bat muntatu da estalki finkoa jartzeko hiru proiektuen eta estalki mugikorraren irudi eta infografiekin, baita aukera bakoitzaren aldeko eta aurkako faktoreekin ere.

Ermuan erroldatuta dauden (eta NANean hala zehazten den) eta 16 urtetik gora dituzten pertsona guztiek parte hartu dezakete kontsultan. Pertsona bakoitzak behin bakarrik bozkatu ahalko du, informazio mahaian bertan bete daitekeen orria hautestontzian sartuta. Gainera, Udaleko teknikari bat bertan izango da, aukeran dauden proiektuen inguruan edozein motatako zalantzak argitu eta herritarren xehetasun guztiak ezagututa bozkatu ahal izateko.

Kontsulta loteslea izango da erakundearentzat eta gobernu taldearentzat; beraz, herritarrek erabakitzen dutena egingo da plazan.

Informazio eta bozketa mahaia Ermuko gune ezberdinetan kokatuko da astelehenetik ostiralera, goizez (10:00-13:00) nahiz arratsaldez (17:30-19:30). Egutegia honakoa da:

  • Astelehena, urriak 22: goizez Okin Zurin eta arratsaldez Ongarain
  • Asteartea, urriak 23: goizez Orbe Kardinala plazan eta arratsaldez San Pelaion
  • Asteazkena, urriak 24: goizez Santa Anan eta arratsaldez Sallabenten
  • Osteguna, urriak 25: goizez Sallabenten eta arratsaldez Orbe Kardinala plazan
  • Ostirala, urriak 26: goizez San Pelaion eta arratsaldez Orbe Kardinala plazan

Kontsultaren inguruko informazio orria

Herrian dugun plaza nagusiaren zati bat estaltzeko beharra hizpide izan da herrian hainbat kasutan, herriko elkarte eta taldeek eskatu izan dutelako eguraldiak prestatzen dituzten jarduerak baldintzatzen ohi dituelako.

Proposamenek 300 metro karratuko azalera proiektatzen dute, Orbe Kardinala plazako 2. eta 4. eraikinen arteko zatian (2. eraikinaren alboan eta egin berri denaren parean), Titanic tabernaren aurreko espazioan. Proposamenen batek eszenatoki txiki bat eta egungo kioskoa moldatzea ere planteatzen du.

Lotutako albisteak

Imagen
13.06.24
Azken txanpa Ermua TalenTIC 2024ko jardunaldientzat

Eguneko ardatz dira lurraldeari talentua erakartzeko politikak edo etorkizuna administrazioan
Imagen
12.06.24
Talentua garatu eta zaindu beharreko potentziala da

Gure DNAn modu naturalean izan dezakegu, edo lanarekin, iraunkortasunarekin eta hazteko interesarekin eskura dezakegu
Imagen
11.06.24
Betiondoko aparkaleku berria jada zabalik

148 plaza ditu, horietako bi minusbaliatuentzat. Jada ez dugu aparkatu bidearen erreian, zirkulazioa noranzko bikoitza berreskuratu duelako