Haurren Kontseiluak ikasturte berriari ekingo dio
Ermuko Udalaren Haurren Kontseilua proiektua berriro ere abian izango da ostiral honetatik aurrera, urriak 26. Iazko ikasturteko esperientzia ona kontuan izanda, Ermuko Alkatetzaren aholkularitza organorik gazteenarekin lanean jarraituko du erakundeak bigarren edizio honetan, herriko bost ikastetxeen babesarekin.
Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailako 12 ikaslek osatuko dute II. Haurren Kontseilua, eta ostiral honetatik aurrera erronka berri bati helduko diote. Pasatu den edizioko helburua Orbe Kardinala plazako elkarbizitza hobetzeko konponbideak aurkeztea izan zen, eta Kontseiluaren proposamenak urtea amaitu baino lehen abian izango direla espero da.
Proiektu honek haurtzarotik herritarren partaidetza eta talde-lana bezalako gaitasunak bultzatzea eta lantzea du helburu, eta era berean, neska-mutilek Udalean errepresentazioa izan dezaketela ikusten dute. Bestalde, ekimen honen bitartez, herriari haurtzaroaren ikuspuntua gehitzen laguntzen dio, bere garapenerako, antolakuntzarako eta egiteko moduetarako.
Azken finean, haurren ikuspuntutik hiria eraldatzeko asmoa duen proiektua da, hiria haurtzaroaren ikuspegitik landu eta eraldatu ahal izateko, hiritar guztiak kontuan izanda eta umeei parte-hartzeko aukera emanda. Gazteen ahotsa entzun eta ezagutzeko modurik zuzen eta esanguratsuenetakoa da eta, batez ere, politikari eta arduradunek aniztasunetik edan eta ikaste-aberaste prozesuan murgiltzeko aukera paregabea.
Lotutako albisteak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute

Sei helburu orokor eta 30 ekintza zehatz jasotzen ditu dokumentuak 2025-2028 epealdirako

Belaunaldien arteko tailerren bidez gatazkak saihesteko formulak landu dituzte