‘Romancero gitano’ poesia errezitaldia larunbat honetan

24.10.18
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak musikaz lagundutako poesia errezitaldia antolatu du larunbat honetarako, urriak 27, Liburutegiaren Eguna ospatzeko..

Maite Lorenzo aktore eibartarrak jarriko dio ahotsa Federico Garcia Lorcak idatzitako Romancero gitano obratik hautatutako olerkiei. Alboan izango du Enrique el Vaca gitarrajole flamenkoa. Enrique autodidakta da, eta txikitatik kantuz eta dantzaz inguratuta bizi izan da familian. Egun, Euskadiko ekitaldi flamenkoetan oso ezaguna da.

Errezitaldia larunbat honetan izango da, 19:00etatik aurrera, Lobiano Kultur Guneko Auditorioan, eta sarrera librea izango da.

Plaza libreak poesia tailerrerako

Maite Lorenzo aktoreak Udal liburutegiak antolatzen duen poesia tailerra ere zuzentzen du. Larunbat goizetan izaten dira saioak, 11 guztira, eta maiatza amaierara arte luzatuko da ekimena. Oraindik ere bada tokia tailer horretan, beraz, parte hartu nahi baduzu, deitu ezazu 943 17 92 12 telefono zenbakira.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez