Egitura finkoa nahiago dute 700 pertsonatik gora eta 'Txoriak plazan' aukeratzen dute gehienek

30.10.18
Erakundea

Orbe Kardinalaren 300 metro karratuko zati bat hartuko zukeen estalpea izateko eta horretarako egitura ipini eta kendu daitekeen edo finkoa izanen den egiturari buruzko erakusketa ibiltaria bukatu berri da eta, jada, emaitzak ezagutzera eman dira. Baten edo bestearen aldeko iritzia 1290 pertsonek eman dute eta guztietatik 718 (%55) lagunek egitura finkoa nahiago dute eta beste 542 (%42) desmuntagarri baten alde agertuz. Bi aukeren aldeko boto baliozkotzat jo dira 1260 eta beste 30 balio gabekoak.

Egitura finkoa gogoko dutenen kopurua handiagoa izan dela ezagututa, bigarren datua erakusketan erakutsitako proiektuen artetik zein zuten nahiago argitu behar; eta horretan babesik handiena A2 eta ‘Txoriak plazan’ leloa zuena hautatu dute 549 lagunek. Bigarren, A1 eta ‘Ispilu magikoa’ titulukoa geratu da, 161 aldeko bozka bilduta. Hirugarren, eta azken, A3 eta ‘Odeon’’ titulukoa geratu da, 8 herritarren bozka.

Herriko alkateak positibotzat jo du ekimena eta pozik agertu da ia 1300 pertsonen lehiaketaren finalera sailkatu diren proposamenak ezagutzera eta beren iritzia ematera agertu direlako. Juan Carlos Abascalek esan duenez, Ermuko biztanle diren 16 urtetik gorako pertsonen %9,4 beren iritzia eman dute eta hori “parte-hartze arrakastatsua” da.

>h3>Lehiaketaren Epaimahai Kalifikatzailea bihar bilduko bilera ireki eta publikoan

Iritzien zenbaketa atzokoan egin zuen gure Udalak ekitaldi publiko eta irekian, udal idazkariaren aurrean, PSE-EE-PSOE, EAJ-PNV e Irabazi udal taldeetako hainbat zinegotzi aretoan zirelarik. Bi ordutik gora luzatu zen ekitaldia grabatu egin genuen eta testu honen azpian uzten dizuegu, bideoa osoa.

Lehiaketaren Epaimahai Kalifikatzailea bihar –urriaren 31n- bilduko bilera ireki eta publikoan, goizeko 11etatik aurrera Osokoaren aretoan, lema bidez identifikaturiko gutun azal itxiak irekitzeko eta proiektu bakoitzaren autorea nor den ezagutzeko. Ekitaldia irekia da eta, hortaz, nahi duena bertaratu daiteke. Epaimahaiak izandako emaitzak berretsi eta lehiaketako oinarri orokorretan ezarri zituen sariak esleituko ditu. Lehenari 7.000 eurotako saria emango zaio, eta bigarren eta hirugarrenari 2.000 eta 1.000 euro, hurrenez hurren. Azkenik, proposamena altxatuko dio kontratazio organoari, proiektua esleitu dezan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da