Osteguneko jai-egunak ermua Antzokian azaroko zine programazio interesgarriari hasiera emango dio
Osteguna jaieguna da, hotz eta ia negu garaian murgildurik azaroko zine programazio interesgarriari hasiera emateko egun ezin hobea. Azaroko eskaintzaren ezaugarri nagusi izango da Espainian ekoiztutako zinea, hainbat ikusi ahal izango baititugu komertzial atalean nahiz zineklubean. Estreinen artean, besteak beste, ondorengoak izango ditugu: La sombra de la Ley; El fotógrafo de Mauthausen, edo Fermin Muguruzak zuzendutako marrazki bizidunen Black is beltza euskaraz, gehi Queen taldearen eta Fredie Mercuri bere kantariaren epopeia musikala kontatuko digun Bohemian Rhapsody. Azaroak Antzokira 17 filma ekarriko dizkigu; 8 komertzial, 5 zineklubak eta beste 4 haur, gazte eta familientzat. Beno, ikusteko eta gozatzeko gauza asko direnez, zatika kontatuko ditugu hurbilen dugunetik hasita.
Hilero egin legez, bonoa erosi ahal izango dugu Lobiano Kultur Gunean nahiz antzokiaren sarrera (takilan) bertan. Azaoko bonoak 16,9 €uro balio ditu eta horri esker, zine komertzialeko eta zineklubeko emanaldietara joan ahal izango gara 1,3€uroren truke.
Ostiraleko zineklubean Un héroe singular tituluko filma frantsesa ikusi ahal izango dugu. Hubert Charuel zuzendariaren maisu lana harrigarria da, hiru Cesar sari jaso zuena; interpretazio maskulino onena Swann Arlaudentzat; interprete sekundario onena Sara Giraudeaurentzat eta, filma nobel onenarentzat. Pierrek hogeita hamar urte ditu eta esne ekoizlea da. Bizitza osoa bere abeletxearen inguruan du. Frantzian epidemia izaten da abereen artean eta Pierre konturatzen da bere animali bati ere egokitu zaiola gaixotzea. Abeletxea besterik ez duela ohartuta, abereak salbatzeko edozer egiteko prest izango da. Ausarta, hunkigarria eta tentsoa. Filma betiko legez, iluntzeko zortzi eta erdietan pasako dugu, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin.
Zine komertzialeko lehen emanaldia larunbat iluntzeko 7:30etan egingo dugu, Petra filma eskainiz. Zuzendaria Jaime Rosales da eta aktore protagonistak Barbara Lennie, Alex Brendemühl eta Marisa Paredes aktore ospetsu nazionala. Petrak ez du bere aita ezagutzen, ez daki nor den. Ama hiltzean aitaren bila hasten da eta Jaume artista boteretsu eta krudeleraino iritsiz. Ordutik aurrera familiaren sekretuetan eta, akaso, biolentzia gurpil baten barne kokatuko delarik. Trama aztoragarri eta elegantea da, tragediatik hurbil dagoen drama da, interpretazio oso onak dituena. Petra larunbat iluntzeko 7:30etan, igande gaueko 10:etan eta astelehen iluntzeko 8:30etan ikusi ahal izango dugu.
Asteburuko bigarren proposamena beste filma espainiar bat izango da. Oraingo honetan, Animales sin collar tituluko thriller politikoa, Jota Linares zuzendariarena eta Natalia Molina eta Daniel Grao aktoreak protagonista dituena. Andaluzian kokatzen da, Abel ezer ez duten pertsonen alde jarduten duen politikaria da, mugarri garrantzitsua lortu izan duena. Haren emaztea, Nora da eta ahaztu nahi duen sekretua gordetzen du… egungo errealitatea alda dezakeen beldur delako. Jota Linares zuzendariaren debut harrigarria izan da, filma eferbeszente, txundigarri eta bizia. Animales sin collar larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko 7:30etan ikusteko parada izanen dugu.
Azkenik, igandeko 5etan, Disney faktoriaren azken ekoizpena edukiko dugu ikusgai, Christopher Robin titulukoa. Ewan McGregor harrigarria eta marrazki bizidun pertsonaiez beteriko taldea filma oso dibertigarria dakarkigute, mezua duena. Gozagarri ehuneko ehunean.
Argibide gehiagorako, ikus Ermua Antzokiaren mikrositea
.
Lotutako albisteak

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu