‘La sombra de la ley’ eta ‘Smallfoot’ euskaraz Ermua Antzokiaren pantailan gozagai asteburuan
Ostegunean zine eskaintza berriari ekingo diogu Ermua Antzokian. Zine-klubean Celia Rico zuzendariaren ‘Viaje al cuarto de una madre’ zinta espainiarra ikusi ahal izango dugu. Aktore protagonistak Anna Castillo eta Lola Dueñas dira. Filmak gazteriaren saria jaso zuen Donostiako Zinemaldiaren aurtengo edizioan. Leonorrek etxetik atera nahi duen arren, ez da ausartzen amari esaten. Estrella amak ez du nahi alaba etxetik atera dadila, baina ez daki nola egin berarekin bat mantentzeko. Biek, alabak eta amak, etapa berriari aurre egin beharko dute, komunean zuten munduan kolokan utzita. Filmak ederki eta sentiberatasun handiz erakusten du gizakion arteko harremanen duten konplexutasun maila, formari dagokionez erraz eta modu hunkigarrian eginez. Protagonista biek lan bikaina egiten dute eta zuzendariaren lanarekin bat urteko filma espainiarra egitea lortu dute. Viaje al cuarto de una madre ohiko iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko da, ostegunero egin legez.
Larunbatean zine komertzialaren txanda iritsiko da. Arratseko zazpi eta erdietan, ‘Un seductor a la francesa” tituluaren lehen pasea proiektatuko. Zuzendaria Laurent Tirard da eta protagonista Jean Dujardin. Garaiko komedia da, 1809ko Frantzian kokatzen dena. Neuville kapitaina seduktore peto-petoa da. Pauline gaztearen eskua eskatu berri du, haren ahizpa zaharrenaren aurrean. Neuville gudarako deitzen dute eta Paulinek bere berririk ez du jasotzen. Neskatila gero eta etsiago dagoenez, Elisabeth ahizpak hari idazteko erabaki eta ekiten dio. Haren eskutitzetan Neuville guda heroia bezala agertzen da. Garaiko komedia klasikoa da, antzinako modura moldatutakoa, enkantuz beterikoa eta Dujardini komiko gisa duen beta ateratzeko aukera emango dioena. ‘Seductor a la francesa’ igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusteko parada ere izango dugu.
Asteburuko bigarren proposamen komertziala thriller espainiarra eta garaikoa izango da, Dani de la Torre zuzendariaren ‘La sombra de la ley’ titulukoa. Aktore protagonistak Luis Tosar eta Michel Jenner bikotea da. Akzioa Bartzelona hiriburuan kokatzen da, 20. hamarkadan, noiz enpresariak, poliziak eta sindikalista iraultzaileak hiriaren agintea edukitzeko lehiatzen duten. Militarren tren batetik arma kargamendua desagertzen denez, hiriburura Anibal Uriarte agentea bidaltzen dute gertatutakoa ikertzera. Anibalek ez du garbi edukiko nortzuek dituen aliatu edo arerio. Luxuzko produkzioa da, Bartzelona ezezagun eta zirraragarria islatzen du. Protagonisten lan bikaina egiten dute, gidoia irmoa da eta narratiba bizkorra du epokako filma poliziako honetan. La sombra de la Ley larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Azkenik, igande arratsaldeko 5etan, pil-pilean dugun haur filmaren euskarazko bertsioaz gozatzeko parada izango dugu: Smallfoot. Dibertsioa bermatua dago.
Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu