'Crimen y telón', ostiral honetan Ermua Antzokian
Ikusle maiteok: atxilotuak zaudete lehen graduko arte-hilketa baten susmagarri, konplize edo lekuko izateagatik. Eskubidea duzue barre egiteko, negar egiteko, hunkitzeko, abestien erritmoari jarraitzeko eta Crimen y Telón honen amaiera inori ez esateko. Antzerkia hil da eta Noir detektibeak hiltzailea aurkitu behar du Artearen Kontrako Agentziak haren iragan ilunaren sekretua argitu baino lehen. Horretarako, Antzerkiaren historian zehar egia ezkutuen bila joango da, pertsonaia misteriotsu sare bat itzalean azpijokoan ari den bitartean.
Antzerki unibertsalari genero beltzeko thriller tankeran eginiko omenaldia da Crimen y telón antzezlana, gertu dugun etorkizunean girotua: arteak debekatuta daude eta gure planeta, Hiri Lur bihurtua, adimen artifizial batek gidatzen du drone-armada batekin. Hiltzailea edozein izan liteke, ikusleak ere bai, erlojuz kontrako ikerketa honetan.
Ron Lalá konpainiak aurkezten du Álvaro Tatok sortu eta Yayo Cáceresek zuzentzen duen ikuskizun bitxi hau. Juan Cañas, Iñigo Echevarria, Fran Garcia, Miguel Magdalena eta Daniel Rovalhar aktoreak izango ditugu eszenatoki gainean obra honetan.
Crimen y telón antzezlana ostiral honetan, azaroak 9, 22:15etik aurrera izango da ikusgai Ermua Antzokian. Sarrerak salgai daude 15 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.
Lotutako albisteak

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu