Udaleko tasa eta prezio publikoak %2,1 igoko dira datorren urtean

09.11.18
Erakundea

Ermuko udal tasa eta zergak %2,1 gora egingo dute 2019ko urtean (Diru-bilketa atalaren txostena). Ordenantzak eguneratzeko gobernu taldeak jarraitu izan duen irizpidea -bizi-kostua adierazi nahi duen- Kontsumo Prezioen Indizea aplikatzea izan da eta, hain zuzen ere, aurreikusten den kopurua. Irizpide nagusi horrek salbuespen bat izanen du, zaborraren tasan hain zuzen ere, horren aldaketa Debabarrena Mankomunitateari baitagokio. Nolanahi ere, zaborraren igoera leundu edo konpentsatu egingo da, organikoaren bilketara borondatez atxikitako familiek zuen %10eko hobaria herritar ororentzat aplikatuko baita, egun edukiontzio marroia erabiltzekoa nahitaezkoa delako. Organikoa birziklatzen zutenek orain aurtengora arte 41,17€ ordaintzen zuten, eta datorren urtean 41,79€ (+%1,5) ordaindu beharko dute. Aldiz, organikoa birziklatu ez dutenek 45,74€ ordaintzetik datorren 2019an 41,79€ko (-%8,5) fakturari aurre egitera pasako dira

Udalbatzarrak hainbat ordenantza aldatzeko behin-behineko erabakia hartu zuen azaroaren 6an egindako azken Osoko Bilkuran. Aldaketaren alde bozkatu zuten PSE-EE (6) eta EAJ/PNV (3). Aldiz kontrako bozka eman zuten EH Bildu (3), PP (2), Se Puede Ermua Ahal Da (2) eta Irabazi (1) taldeetako zinegotziek. Aldaketa proposamenak edo zuzenketak aurkeztu izan dituzte oposizioan dauden udal alderdi politiko guztiek, horiei erantzuna emateko oinarri hartuz unitateko arduradunak luzaturiko txostena. Zuzenketa hainbat onartu egin dira eta beste batzuk ez.

Indarrean ditugun Ordenantzak aldatzeko behin-behineko erabakia jendaurrera jarriko da, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean iragarri ondoren. Iragarkian jasoko denaren arabera interesdunek hilabete dute izapideturiko espedientea ezagutzeko eta, dagokionean, erreklamazioak, alegazioak edo iradokizunak aurkezteko. Espedientea lanegunetan ikus daiteke goizeko 10etatik ordu 1etara bitartean.

Juan Carlos Abascal alkatea %2,1 igotzearen alde agertu da, “KPIa aplikatzea presio fiskala igotzea ezik mantentzea dela” argudiatuz. “KPIa igo ezean, egun ditugun zerbitzu publikoak ezin izango ditugula mantendu” erantsi du. Tasak eta zergak igo ezean erosketa ahalmena galduko dugu eta ezin izango diegu aurre egin inbertsioei edo bestelako beharrei. Udal taldeek urriaren 29ko Kontu-Ogasun bileran (ikus bilerako agiriak bakoitzaren berri izateko) aurkeztu zuten zuzenketa edo emendakinak jasotzen eta horiekin bat egiteko ahalegina egin dugu”.

Ordenantzen eztabaida txanda bitan eta batera jorratu zen eta ondoren, gai-zerrendako puntu bakoitza banaka bozkatu zen. Zuzenketa edo emendakinak seigarrenetik hamahirugarren puntura artekoak dira. Alderdi eta bozeramale bakoitzaren jarrera eta hitzak bere horretan azpiko grabazioan dituzue, gaia zortzigarren minutuan hasi zelarik eta ordu bat eta hogeita laugarren minutuan eta hamalau segundotan bukatuz. Bakoitzaren hitzak, bere izen-abizenari sakatuaz ikusi eta entzungo dituzue.

Lotutako albisteak

Imagen
13.06.24
Azken txanpa Ermua TalenTIC 2024ko jardunaldientzat

Eguneko ardatz dira lurraldeari talentua erakartzeko politikak edo etorkizuna administrazioan
Imagen
12.06.24
Talentua garatu eta zaindu beharreko potentziala da

Gure DNAn modu naturalean izan dezakegu, edo lanarekin, iraunkortasunarekin eta hazteko interesarekin eskura dezakegu
Imagen
11.06.24
Betiondoko aparkaleku berria jada zabalik

148 plaza ditu, horietako bi minusbaliatuentzat. Jada ez dugu aparkatu bidearen erreian, zirkulazioa noranzko bikoitza berreskuratu duelako