Ingelesezko ipuin-kontaketak Ermuko ikasleentzat

09.11.18
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleentzako ingelesezko ipuin-kontaketa saioak antolatu ditu herriko bost ikastetxeekin elkarlanean.

Egitasmo honen helburua ahozko transmisioaren bitartez, herriko gaztetxoen artean irakurzaletasuna sustatzea da. Era berean, ingelesaren ikaskuntza ere indartu nahi da.

Guztira zazpi saio burutuko dira eskola orduetan, eta Anaitasuna Ikastolako, San Lorenzo ikastetxeko, Ongarai Eskolako, San Pelayo ikastetxeko eta Eskolabarriko liburutegietan izango dira. Horrela, 140 neska-mutilek parte hartu ahalko dute egitasmo honetan.

Aurreko ikasturtean bezala, Aidan Kilbride eta Charlie McGeorge ipuin-kontalariek gidatuko dituzte saioak. Aurtengoan, Erdi Aroa izango da gai nagusiak, eta garai horrekin lotutako ipuinak, musika eta jantziak aurkeztuko dituzte.

Liburutegiak ingelesezko ipuin-kontaketa saioak antolatzen dituen hamaikagarren urtea da. Irakasleen eskaerei erantzuna ematen die ekimenak, eta aurreko urteetako esperientzietan irakasleek nahiz ikasleek oso ondo baloratu dute.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez