Ermuko Izarra Centre eraikina eta udalaren estrategia ezagutu ditu Industriako Ministroak
Industria, Merkataritza eta Turismo ministroa –Mª Reyes Maroto Illera- Ermua herrira etorri da gaur herriko alkate eta bere taldearekin lan-bilera laburra egin eta bertako ‘Izarra Centre’ eraikina eta udal azpiegitura ezagutzera. Reyes Marotori harrera egin dio Juan Carlos Abascal alkateak eta bere taldeko zinegotzi taldeak Izarra Centreko atriumean bertan. Elkar agurtu ondoren aretora sartu dira udalak industri eta bizigune zorua izateko gauzatu dituen eragiketak eta jarraitutako estrategiaren berri izateko. Baita herrian egin diren hirigintza operazioak eta lurrak berreskuratzeko nahiz ekipamenduak lortzeko xedea izan hainbaten laburpena. Testuinguru horren barne eta estrategikotzat jotzen diren proiektuetara jauzia eginda, Izarra Centre bera eraikitzeko, nahiz ekintzaile, sortu berri diren start up edo enpresei aukerak zabaltzeko eta hazitegiko erabiltzaileek ezagutza partekatzeko helburuaz mintzatu zaio.
Zuntz optikoko udal sare neutro eta ultra azkarraren proiektuaren ingurukoak ere entzun dituzte, zeina zabalik dagoen azpiegitura erabili eta zerbitzuak eskaini nahi dituzten telekomunikazioko enpresa guztientzat. Egun lan egiten eta zerbitzuak eskaintzen ari diren lau operadoreek 1.300 bezero dituzte eta aurreko astean, Orangek bertara sartzen eta Internet, TBa, etxeko eta 4G esku telefonoko zerbitzuak saltzen hasi behar zuela iragarri zuen. Orange ez da bakarrik etorri, bere partner edo kide diren Jazztel eta MásMovil ere baitakartza berarekin. Reyes Marotok elkar lanerako (edo coworkinerako), enpresa hazitegirako, teknotekako eta laugarren solairuan talde lanerako nahiz bideo konferentziak egiteko erabilera anitzeko aretoak ikusi ditu. Azkenik, telekomunikazio operadoreek zuntz optikoko sarearen enborrarekin bat egiteko dagoen Datuak Prozesatzeko Zentroa (DPZ) ere ikusi du.
Izarra Centre enpresa-hazitegia, ekintzaileak eta hainbat zerbitzu teknologiko barne hartzen dituen udal eraikina da. Baita udal zuntz-optikoako sarearen eta horren DPZaren egoitza ere. 2012ko udaberrian inauguratua izan zen 20 milioi euro inbertitu eta gero.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Maiatzaren 19tik 30era bozkatu ahal izango ditugu bideragarriak diren 31 proposamenak, behin betiko zerrenda zehazteko

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik