Haurreskola jolasa eta zaintza baino gehiago

14.11.18
Hezkuntza

Haurreskolak partzuergoak kanpaina berri bati ekin dio eskaintzen duten zerbitzua eta asetzen duten beharra azpimarratzeko. Kanpainari jarri zaion leloa “Zuk jolasa ikusten duzu. Guk bere garapenean ere laguntzen dugu”. Kanpaina generikoa da eta zentro bakoitzak bere egin eta moldatu egin du. Ermuko Haurreskolaren kasuan bi orrikoa argitaratu da, non hiru atal nagusi zehazten eta ezagutzera ematen dituen: zer da; zerk bereizten ditu eta dituzten helburuak.

Haurreskola 0tik 2 urtera bitarteko umeentzako eskola publikoa da, laguntza eta hezkuntza zerbitzuak eskaintzen dituenak, haur jaio berrien gaitasunak garatzen laguntzen duena.

Haurreskolaren bereizgarri eta ezaugarri dira instalazio eta gune egokitu eta seguruak edukitzea; eta heziketa talde prestatua eta esperientziaduna, familiekin koordinazio estuan lan egiteaz gain.

Bere helburu nagusien artean haurrentzat hezkuntza integrala garatzea, sustatzea hori prebentiboa eta orekatzailea izan dadila eta hezkuntza global eta sortzaile baten mesedetan.

Ermuko Haurreskolak 63 plaza ditu; 24 urte 1erakoentzat eta 39 hortik gorakoentzat

Herriko haurtzaindegia zabalik dago familientzat goizeko zazpi eta erdietatik arratsaldeko bost eta erdietara bitartean. Zentroak orain betetzeke dituen plazen xehetasunak, ondorengoak dira:

  • Urte bat baino gazteagoak diren umeentzat, une honetan Ermuko Haurreskolak 3 gela ditu eta 24 leku eskaintzen, horietatik orain 14 libre daudelarik.
  • Urte 1etik gorakoentzat, une honetan, Ermuko Haurreskolak 3 gela ditu eta 39 leku eskaintzen, horietatik 15 libre daudelarik.

Zehaztasun eta informazio gehiago nahi dutenek ikastegiko bulegora jo behar dute. Haurreskola Iparragirre kaleko 15ean dago (udal liburutegiaren ondoan) eta bertako telefono zenbakia 943 17 64 31 da.

Errenta baxuenentzat Haurreskolak doan izango dira 2019ko urtarriletik aurrera

Haurreskolak Partzuergoaren zuzendaritza batzordeak egi berri duen bileran erabakitakoari jarraiki, zerbitzua doakoa izango da 18.000 eurotik beherako errenta duten familientzat urte berritik aurrera. Haur eskola horietan matrikulaturiko bigarren neba-arrebek eta ondorengoek, doan izango dute zerbitzua.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko