Ipuin artean arratsaldeaz gozatzeko aukera larunbatean Lobianon

15.11.18
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak ipuin kontaketa saioa antolatu du larunbat honetarako, azaroak 17, Arratsaldean kontu kontari egitasmoaren barnean.

Joxe Moxe Kitarraren etxean gertatutakoak da kontaldiaren izenburua, eta sei eta hamar urte arteko haurrei zuzentzen da. Ixabel Agirresarobe izango da ipuin kontalaria, eta saioa euskara hutsean izango da.

Ekimena Lobiano Kultur Gunean burutuko da larunbat honetan 17:30etik aurrera, eta sarrera doakoa izango da. Dena dela, jardueraren martxa egokia bermatzeko, plazak mugatuak izango dira. Era berean, etenik ez sortzeko, puntualtasuna eskatzen zaie saioko parte-hartzaileei.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez