Lurpekariak taldearen jazz esperimentala, Lobianon

16.11.18
Kultura eta Gazteria

Free jazz eta sunpriñua? Artzainen kantuak eta inprobisazio askea? Lurpekariak musika talde esperimentalak euren ikuspuntu berezia eskainiko digu larunbat honetan, azaroak 17, Lobiano Kultur Gunean.

Nafarroako hirukote bikoitz honek ahotsa, tronpeta, bi kontrabaxu eta bi bateria elkartzen ditu, eta Euskal Herriko musika tradizionaleko elementuetan eta bere pentsamolderen mamian oinarritutako egiturak erabiltzen ditu. Horrela, soinu-gune eta ehundura aberatsak sortzeko aukera izaten dute. Talde inprobisazioarekin, norabide ezberdinetan mugitzen den musika eratzen da, erro sakona duen bat-bateko musika. Matana Roberts, Beñat Achiary, Steve Coleman eta Mikel Laboaren moduko artisten eragina nabari da bertan.

Agian Lurpekariak ez dira publiko guztientzat atseginak izango, baina euren soinu nahasketa entzuten duen inor ez da bere horretan geldituko; free jazz anarkikotik hasi eta sustrai sakoneko musika tradizionalera iristen dira Lurpekariak, bai euskaldunera, baita afroamerikarrera ere.

Kontzertua larunbat honetan 20:00etan hasiko da Lobiano Kultur Gunean. Sarrerak eskuragarri daude 8 euroren truke aretoan bertan edota Kutxabanken webgunean.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin