Bisita gidatuak Udal liburutegian
Ermuko Udal liburutegiak bisita gidatuak eta erabiltzaileentzako formakuntza saioak antolatu ditu herriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleentzat.
Saio hauen helburua ez da soilik liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuak, bere antolaketa eta informazioa bilatu eta errekuperatzeko sistemak ikasleei azaltzea; liburutegia, liburua eta irakurketa edozein pertsonaren eskura dagoen zerbait atsegina dela azaltzea ere espero da. Saioek liburutegiko espazioan orientatzen ikasteko eta seinaleak interpretatzen jakiteko balioko dute.
Behin liburutegi batean informazioa bilatzeko prozesua ikasita, gaztetxoak antzeko beste edozein instalaziotan moldatzeko gai izango dira, guztietan erabiltzen diren sailkapen irizpideak oso antzerakoak baitira.
Bisita gidatuen iraupena ordubete ingurukoa da, eta ikasle eta irakasleen baloraziorekin eta hurrengo bisitak hobetzeko iradokizunen bilketarekin amaitzen dira. Jarduera hezigarri hau hainbat ikasturtez jarraian garatu da, eta finkatzen eta sendotzen joan da urteetan zehar.
Hiruhileko honetako bisitetan ehun eta hogei ikasle inguruk parte hartuko dutela aurreikusi dute liburutegiko langileek.
Lotutako albisteak
‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez