Queen taldeari buruzko ‘Bohemian Rhapsody’ arrakastatsua Ermua Antzokian gozagai asteburuan
Zine aste berria hastera goaz. Osteguneko zineklubean filma aparta ikusi ahal izango dugu, ‘Un día más con vida’ tituluko euskal eta poloniar ekoizpena, Raul de la Fuente eta Damian Nenow zuzendariena. Filmak ikusleen saria jaso zuen aurtengo zinemaldi donostiarrean. Ryszard Kapucinski erreportari poloniarrak 1975ean deskolonizazioaren berri emateko Angolara egindako bidaia kontatzen du. Epikoa, hunkigarria eta entretenigarria oso da animaziozko filma hau, ikusle orori gustatuko zaiena, marrazki bizidunen oso zale ez direnak barne. Rotoskopiaren teknikak itxura benetan errealista eta originala eman dio. Oso gomendagarria, aukeran ez galtzekoa. ‘Un dia mas con vida’ ohiko eta iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu, jatorrizko bertsioan azpitituluekin.
Zine komertzialaren txanda larunbat arratsean iritsiko, ‘La sociedad literaria y el pastel de piel de patata’ tituluko komedia britaniarrarekin. Zuzendaria Mike Newell da, zeina Cuattro bodas y un funeral, Donnie Brasco, Harry Potter y cáliz de fuego filmen errealizadore bera. Honako hau Annie Barrowsek idatzitako eleberri arrakastatsuan oinarritua dago. 1964an idazle xelebre bat Mantxako kanalean dagoen Guernsey islara lekuz aldatzen dena, nazien okupazio garaian bertakoek bizi eta jasandakoa kontatzeko asmoz. Komedia liluragarria da, dialogo zoroak dituenak, liburuek maitale eta garaiko produkzio bikaina duena, filma britainiar guztiak bezala. Komedia gozoa benetan. La sociedad literaria y el pastel de piel filma ikusteko aukera izango dugu baita ere igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan.
Asteburuko bigarren filma komertziala, pil-pilean dagoen bat da. Historiako rock talde handienetako baten biografi musikala, Queen talde handiarena hain zuzen. Bryan Singerrek Bohemian Rhapsody filmean taldearen ibilbidea kontatzen du, 1970 hamarkadan sortu zenetik. Lana taldearen igoera kontatzen du eta baita bere kideen berezitasunak, batez ere, laukotearen lider izan zen Freddie Mercuryrenak. Indar handikoa da eta taldeak izan zuen kalitatearen mailari eusten dio. Taldearen zaleei ez ezik, inoiz bere musika eta abesti arrakastatsuez lagundurik sentitu diren ikusle guztiei gustatuko zaie. Ikuskizun purua da. Bohemian Rapshody ikusi ahal izango dugu larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan.
Azkenik, haur eta gazteentzako igande arratseko emanaldian, 5etan, ¡Vaya bichos! tituluko marrazki bizidunekin gozatu ahal izango. Festa etxeko gaztetxoenentzat.
Argibide eta zehetasun gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea
.
Lotutako albisteak

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu