Hezkuntza emozionala eta sormena lantzeko tailerra
Herriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. Mailako ikasleak hezkuntza emozionala eta sormena bultzatzen duten tailerrak burutzen ari dira azken asteetan. Ekimena Udal liburutegiak antolatu du, eta Fernando Morillo idazlea da saioetako dinamizatzailea.
Tailer horietan, neska-mutilek erlaxatzeko eta kontzentratzeko teknika ezberdinak ezagutzeko eta probatzeko aukera izaten dute, eta emozioak eta sentimenduak indartzeko bakarkako eta taldekako dinamikak garatzen dira. Gainera, ikasleei barneko lasaitasuna aurkitzen laguntzen zaie, testu edo marrazki bidez adierazi dezaten.
Fernando Morillo idazleak hogei bat liburu argitaratu ditu jada, eta baliabide literarioak eta arte martzialen eta ekialdeko tekniken ezagutza erabiltzen ditu tailerrak eskaintzeko. Orain arteko saioen inguruan, ikasleek eta irakasleek oso balorazio onak eman dituzte.
Lotutako albisteak
‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez