Ermuko prozesu industrialari buruzko ikerketa
Ermuko liburutegian hilabete bat daramagu ikerkuntza bat egiten gure herriak izandako prozesu industrialaren inguruan, bereziki XX. mendearen 60ko hamarkadatik aurrera gauzatu ziren enpresen informazio bildu nahian. Horien adibide batzuk honako Hauek izan daitezke; Cuchillería del Norte, Zubizarreta e Iriondo SL, Precicontrol, T.V.A. SA etab. Momentu honetararte, Eibarko Udal Artxiboa, Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoa eta Bizkaiko Elizbarrutiko Artxiboa ikuskatu ditugu.
Ekimen hau, Ermuko enpresen horien inguruko informazioa biltzean datza, geroago, argitalpen bat egiteko. Desagertutako enpresen inguruan informazioa izan ezkero, kolaboratzera eta ekimenarekin bat egitera gonbidatzen zaituztegu, liburutegiaren 943179212 telefonora deituz, edo posta elektronikoa erabilita, biblioteca@udalermua.net postontzira idatziz.
Lotutako albisteak
‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez