'Euria' haurrentzako ikuskizun saritua, larunbatean Ermua Antzokian

23.11.18
Ermua Antzokia

Euria ari du… eta Bo, gure protagonista, triste dago M bikotea galdu duelako. Haren oroimenari lotuta bizi da: etxeko esekitokian dagoen haren aterkia bere konpainia bakar eta ezinbestekoa bilakatu da. Egun batean apurtutako eta bertan behera utzitako aterki bat aurkituko du kalean, eta etxera eramatea erabakiko du konpontzeko. Hiru dira dagoeneko etxean: bi aterkiak eta Bo. Bizikidetza, ordea, gero eta konplexuagoa eta gorabeheratsuagoa da… baina atertu egin du.

Markeliñe konpainiaren Euria poesia bisuala da, eta hitzik gabeko proposamen honek haurrentzako ikuskizun onenaren 2017ko FETEN saria eta 2018ko Bucaresteko (Errumania) Haurrentzako Antzerkiaren Nazioarteko Azokan Cornel Todea saria lortu ditu.

Zerbait maite dugunean eta galtzen dugunean sentitzen duguna eta pasatzen zaiguna ditu mintzagai Euria antzezlanak. Min ematen diguna baretzeko beharrezkoa den denboran lagun izaten dugun tristuraz. Galtzen denari buruz aritzen da, handia nahiz txikia izan, zerbait naturala baita. Eta bizitzako gorabehera horiek haurrei ere azaldu behar zaizkie.

Markeliñek sortu eta zuzendutako lanak Fernando Barado, Natalia Garcia eta Ioar Fernandez izango ditu eszenatoki gainean. Sei urtetik gorako haurrei zuzendutako ikuskizuna da, eta ordubete inguruko iraupena du.

Haurrentzako antzezlan hau azaroaren 24an eskainiko da 17:00etatik aurrera Ermua Antzokian. Sarrerak salgai daude lau euroren truke Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu