Udazkenerako irakurketa gida

23.11.18
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak udazkeneko denboraldi honetarako liburu eta ikus-entzunezkoen gomendioz beteriko gida argitaratu du Ondarroako, Markina-Xemeingo eta Iurretako liburutegiekin elkarlanean.

Udazkenean ze berri? izenburupean, adinka antolatutako obrak batzen dira. Lehenengo atalak familiartean irakurtzeko tituluak eskaintzen ditu, gurasoek edo pertsona helduek euren seme-alabekin irakurtzeko gomendatzen direnak. Bigarren atalak, Lehen hitzak izenekoak, irakurtzen hasten ari direnentzako proposamenak biltzen ditu, eta ondorengo kategoriek, aldiz, adin guztietarako irakurgaiak eskaintzen ditu (haur, gazte eta helduentzat). Azkenengo atal bereziak, Migranteak: mugak eta bideak izenburua duenak, osatzen du gomendioen gida.

Gidako material guztiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean daude eskuragarri. Gidak herri bakoitzaren liburutegiko ordutegi eta informazioarekin pertsonalizatuta daude eta  liburutegi bakoitzak gidari zabalkundea emateko era (digitala, papelean..) erabakiko du. Gainera, gomendatutako materialen laburpenak irakur daitezke online sortutako espazio batean.

Elkarlan hori liburutegien artean burutzen den lankidetzaren emaitza da, eta baliabideak optimizatzearen aldeko apustua erakusten du. Lankidetza horrek eginkizunen banaketa ere baimentzen du, eta aldi berean esperientzi-trukeak gure zerbitzuetako erabiltzaileei baliabide praktikoak eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko aukera ematen digu.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez