Zuntz optikoko sarea etenda egongo da gaur gauean

26.11.18
Erakundea

Promosa sozietate publikoak jakinarazi du Udalaren zuntz optikoaren bitartez eskaintzen diren zerbitzu guztiak eten egingo direla gaur gauean.

Pasatu den urriaren 5ean izandako matxura bat behin-betiko konpontzeko egingo da etenaldia, horren ondorioz sareko erabiltzaile asko zerbitzurik gabe gelditu baitziren. Hori horrela, herriko edozein operadoreren bitartez udalaren zuntz optikoko sarea erabiltzen duten pertsonek ezingo dituzte kontratatutako zerbitzuak erabili lanek irauten duten bitartean.

Konponketa lanak gaur gauean, astelehena, azaroak 26, burutuko dira 22:00etatik aurrera. Zerbitzua zazpi ordu aurrerago izango da abian berriro ere, 05:00etatik aurrera, hain zuzen.

Promosak erabiltzaileen ulermena eta pazientzia eskertu nahi ditu, eta lan hauek eragin ditzaketen eragozpenak barkatzeko eskatzen du.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte