‘Tu hijo’ eta ‘Quién te cantará’ filmek emango diote hasiera abenduko zine programazioari

27.11.18
Ermua Antzokia

2018 urtea modurik bikainenean amaitzeko, Ermua Antzokiak urteko azkeneko zine programazioa aurkeztu du. Abenduan zehar, hamar pelikula komertzial, zineklubeko lau lan eta haurrentzako bost emanaldiz gozatzeko aukera izango dugu.

Hilero bezala, zineklubeko eta zine komertzialeko saioetara joateko hileko bonoa eskuratu daiteke jada, pelikula bakoitzeko 1,3 euro soilik ordainduta. Hil honetan 18,2 euroko prezioa izango du bonoak, eta Lobiano Kultur Gunean eta Ermua Antzokiko leihatilan eskuratu daiteke.

Aste honetako programazioa ostegunean hasiko da, azaroak 30, hil honetako azkeneko pelikularekin: Girl zinta belgikarra. Lukas Dhontek zuzendutako obra sakona baina limurtzailea da, publiko orokorra nahiz kritika espezializatua indar berberarekin jotzeko dohaina duena. Lara 15 urteko neskatoaren bizipenak kontatzen dira bertan: mutil jaio zen, eta bere ametsa dantzaria izatea da. Indartsua eta sentimenduz betea da pelikula belgikarra, eta nazioarteko sari ugari eskuratu ditu, besteak beste, Donostiko Zinemaldiko pelikula onena eta Europako film onenaren publikoaren saria. Girl ostegunean emitituko da, 20:30etik aurrera, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin.

Asteburu honetako zine komertzialean pelikula espainiarrak izango dira nagusi. Larunbatean 19:30ean Carlos Vermut zuzendariaren azken lana eskainiko da, Quién te cantará. Magical girl filmaren egileak por Najwa Nimri, Eva Llorach eta Natalia de Molina aktoreak aurrean dituen intrigazko melodrama sortu du oraingoan. Lila 90. hamarkadako abeslari ospetsuenetako bat izan zen, eta arrastorik utzi gabe desagertu zen. Urte batzuk geroago, eszenatokietara itzultzea erabakitzen du, baina apur bat lehenago istripu bat izan eta memoria galduko du. Traizioaren eta leialtasunaren, arrakastaren eta porrotaren, originaltasunaren eta kopiaren arteko gogoetak dira ezustekoz betetako film honen oinarriak. Quién te cantará larunbatean 19:30ean, igandean 22:00etan eta astelehenean 20:30ean eskainiko da.

Asteburuko beste pelikula komertziala Miguel Ángel Vivasek zuzendutako Tu hijo thrillerra da, José Coronado eta Anan Wagener protagonista dituena. Jaime medikua eta familia burua da, gizon arrunta da, baina Marcos semea sekulako jipoia jaso ostean egoera oso larrian dagoela jakinaraziko diote. Justiziak errudunak atxilotzeko saiakerarik ez duela egiten ikustean, Jaime bera infernuetara jaitsiko da mendeku bila. Akzioa eta intriga tentuz uztartzen dira Tu hijo filmean, eta modu sinesgarrian gehitzen dio Coronadok behar duen ezinegona eta ezintasuna. Larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean izango da ikusgai filma.

Haurrentzako saioari dagokionez, igandean 17:00etan Horman erlojua duen etxea eskainiko da. Steven Spielbergek ekoitzitako fantasia eta abenturazko pelikula eder honek Cate Blanchett eta Jack Black ditu protagonista. Lewis 10 urteko mutikoa umezurtz gelditu da eta bere osabaren etxe arrarora joan behar du bizitzera. Ezin du imajinatu, ordea, aurretik zer-nolako abenturak izango dituen. Irudimenez, misterioz eta bizitzen ederrez betetako film polita familia guztiarentzat.

Informazio gehiago behar izanez gero, ikus ezazu Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu