Ermuko liburutegiaren irakurzaletasuna sustatzeko egitaraua saritua izan da
Ermuko Udal liburutegia saritua izan da Kultura Ministerioak eta Udalerri eta Probintzien Espainiako Federazioak (FEMP) Banco Santander Fundazioaren laguntzaz deitutako Irakurzaletasuna Sustatzeko XIX. María Moliner Kanpainan.
Ez da gure liburutegiak sari hori jasotzen duen lehen aldia, azken urteetan hainbat aldiz jaso baitu bereizmena. Hori horrela izateak bertan gauzatzen den lana eta proposamenak aintzat hartzen direla adierazten du, eta gainera sariari esker bertako materialak hobetzea eta gehitzea ahalbidetzen da.
Aurten aurkeztu den proiektuak Leer…mua! Izena du, eta herrian irakurketaren eta haurtzaroaren arteko lotua afektibo eraginkorra eratzeko harreman hirukoitza azpimarratzen du: liburutegia-familia-ikastetxea. Lotura hori jaiotzetik hasten da, eta ikastetxeko urteetan zehar indartzen joaten da liburutegiak koordinatutako ekintzekin eta familiei zuzendutako egitasmoekin.
María Moliner irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina 1998an hasi zen eta 50.000 biztanletik beherako herrietako liburutegiei zuzentzen zaie. Deialdiaren xedea liburutegi horietan haur, gazte eta beste kolektiboen artean irakurzaletasuna suspertzeko egiten diren jarduera, ekimen edo proiektuak saritzea da.
Aurten 546 proiektu aurkeztu dira eta 300 sarituak suertatu dira. Saridunek 1.706 euro jasoko dituzte liburuak erosteko.
Lotutako albisteak
‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez