Ermuko liburutegia, Liburutegi Publikoen IX. Kongresu Nazionaleko partaide

28.11.18
Udal Liburutegia

Logroñon ospatzen ari da azaroaren 28tik 30era bitartean Liburutegi Publikoen Kongresu Nazionalaren IX. edizioa, Kultura Ministerioak eta Errioxako Garapen Ekonomikorako eta Berrikuntzarako Sailak antolatuta. Autonomia erkidegoetako profesionalak, FEMP, fundazioak eta liburutegi elkarte profesionalak bildu dira bi urtetik behin egiten den jardunaldi honetan, eta Ermuko udal liburutegiko langilean ere bertan dira egunotan.

Mota honetako ekitaldietan parte hartzeak estatu osoko liburutegiekin harremanetan jartzeko aukera ematen du. Gainera, esperientzia berriak ezagutzeko eta gainontzeko liburutegi publikoekiko zein egoeratan gauden ikusteko ere baliagarria izaten da.

Horrela, kongresuan parte hartuz, ideia eta programa berriak sortu daitezke, gure zerbitzuaren errealitatera moldatuta, liburutegiak eskaintzen dituen baliabideak eguneratuta eta joera berrietara egokituta izateko.

Logroñoko Riojaforum espazioan eztabaida eta mahainguru ezberdinak izango dira asteazkenetik ostiralera bitartean, eraldaketa digitala, gizarteratzea eta liburutegien kudeaketa ardatz hartuta, besteak beste. Izan ere, duela urte batzuetatik hona abiadura bizian aldatzen ari da errealitatea; Internet erabateko erreboluzioa izan da eta mundua ikusteko era ere aldatu egin da, gero eta globalizatuago baikaude gizarte hiperkonektatu honetan. Horrekin guztiarekin, Kongresu Nazionala erantzunak ematen saiatuko da, guztien arteak liburutegi publikoen etorkizuna ikusteko asmoz.

Lotura honen bitartez zuzenean jarraitu daiteke Kongresua.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez