Azken txanpa 2019ko Aurrekonturako proposamenak aurkezteko

29.11.18
Erakundea

2019ko Aurrekontua prestatzeko Ermuko Udalak antolatu duen proposamen bilketa amaitzear da jada. Ostiral honetan, azaroak 30, amaitzen da ideiak eta proposamenak aurkezteko epea. Horiek gobernu taldeak jaso eta aztertuko ditu, Ermuko hiritarren lehentasunak ezagutu eta guztien artean eta guztientzako Aurrekontuak osatzeko.

Ermuan erroldatuta dauden 18 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu dezakete prozesu honetan, horretarako prestatu diren modu ezberdinetako edozein erabilita.

Batetik, Udalak informazio orri bat banatu du herriko etxebizitza guztietan, eta bertan galdetegi bat ikus daiteke, erakundea lantzen ari den ardatz estrategiko guztiak biltzen dituena. Horrekin, egitasmo honetan parte hartu nahi duten pertsonek euren ardura, lehentasun eta proposamenak zeintzuk diren markatu ahalko dute. Galdetegia Abiapuntun, Lobiano Kultur Gunean, liburutegian eta M.A. Blanco kiroldegian kokatuko diren hautestontzietan entregatu daiteke. Posta bidez ere bidali daiteke, Correoseko buzoian utzita frankeorik gabe, dagoen moduan.

Parte hartzeko beste aukera bat herrian zehar kokatuko diren karpetara gerturatzea da; bertan, informazioa jaso eta galdetegia entregatu ahalko da honako leku, data eta orduetan:

  • Azaroak 29, osteguna: 18:00etatik 20:00etara Patxi plazan
  • Azaroak 30, ostirala: 11:00etatik 13:00etara San Pelaio plazan, azokaren ondoan, eta 18:00etatik 20:00etara Patxi plazan, San Pelaion eta Sallabenten, hotelaren aurrean

Azkenik, udal webgunearen bitartez eskaintzen den online inkesta beteta ere parte hartu daiteke.

Proposamenak aurkeztu ahal izateko, beharrezkoa izango da NANarekin identifikatzea, bai aurrez aurreko inkestetan, baita internet bidez osatutakoetan ere. Epea amaitu ostean, jasotako iradokizunak teknikoki baloratuko dira arrazoitutako erabakiak hartu ahal izateko: Aurrekontuan txertatzea, baztertzea, beste ikerketa batzuen esku uztea edota beste jardunaldi baterako uztea.

Gogoratu: animatu eta parte hartu ezazu prozesu honetan papereko galdetegia bete eta aipatutako lekuetan entregatuz edota online inkesta betez.

Lotutako albisteak

Imagen
Vista general de las piscinas descubiertas de Ermua | Ermuko igerileku estaligabeen bista orokorra
18.06.24
Igerileku estaligabea zabalik uztailaren 1etik aurrera

Betiondoko instalazio berriak egunero egongo dira zabalik 10:30etik 20:30era
Imagen
18.06.24
Ermuko Euskararen Plan Estrategikoa diseinatzeko inkesta publikoa

Galdetegia uztailaren 7ra arte egongo da zabalik eta lan-ildoak definitzen lagunduko du
Imagen
13.06.24
Azken txanpa Ermua TalenTIC 2024ko jardunaldientzat

Eguneko ardatz dira lurraldeari talentua erakartzeko politikak edo etorkizuna administrazioan