Ekintza dibertigarriak Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Eguna ospatzeko

29.11.18
Hezkuntza

Ostiral honetan, azaroak 30, Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Eguna ospatzen da, hiri hezitzailea izatearen eskubidea aldarrikatzeko jardunaldia. Ermuak bat egingo du ospakizunarekin, hezkuntzak herrientzat duen garrantziaz ohartarazteko eta toki-gobernuek horren alde duten konpromisoa agerian jartzeko.

Egun berezi hori ospatzeko, Ermuko Udalak ekintzaz beteriko programa antolatu du ostiral arratsalderako. 17:00etan hasiko dira jarduerak Orbe Kardinala plazan, eta 20:00ak arte, bertara gerturatzen diren neska-mutilek tailer ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute: eurentzako izango diren kamiseta, leggins eta poltsen diseinua, fruta freskoekin zukuak egitea, birziklaturiko materialekin musika instrumentuak sortzea eta graffitiak egiten ikastea, besteak beste. Euria egiten badu, jarduera guztiak Merkatu Plazan burutuko dira.

Gainera, pasatu den astelehenetik, azaroak 26, 10 figura kokatu dira herriko Zubiaurre eta Baldespina Markesa kaleetan. 1,20 metroko altuera eta metro bateko zabalera duten “panpin” horiek Hiri Hezitzailea proiektua ezagutzera emateko xedea dute, eta irudikatzen dituzten gai ezberdinen inguruan hausnarketa bultzatu nahi dute. Herriko hamar dendak bat egin dute proiektua garatzen duen taldearekin, eta egunero dendak irekitzean figurak atera eta ixteko orduan jasotzeaz arduratzen dira.

Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkarteak ospakizun globala prestatu du, Garapen Jasangarria eta 2030ko Agenda deritzana betetzen laguntzeko. Agenda horrek arreta berezia aurreikusten du hirientzat nahiz kalitatezko hezkuntza bizitzaren zehar guztiontzat izateari. Azaroaren 30eko eguna aukeratu da, 1990. urteko egun berean Hiri Hezitzaileen karta aldarrikatu eta ezagutzera eman zelako Bartzelonan.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du
Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako