Imagen
‘Story Time’ ipuin kontaldia ingelesez
29.11.18
Udal Liburutegia
Ermuko Udal liburutegiak Story Time ingelesezko ipuin kontaketa saio berri bat antolatu du larunbat honetarako, abenduak 1.
Ipuin kontaldiaren izenburua Netty Goes to Sea da, eta 4 eta 9 urte arteko umeei zuzendua dago. Hannah Berry kontalariak gidatuko du saioa.
Jarduera hau liburutegiak antolatutako asteburuetarako ekintza egitarau bereziaren barne dago eta helburu bikoitza dauka: batetik, ipuinen mundura ahozko tradizioaren bitartez hurbiltzea, eta bestetik, umeen ingelesezko gaitasun linguistikoak hobetzea.
Ekimena Lobiano Kultur Gunean izango da arratsaldeko 17:30etik aurrera. Sarrera doakoa da, baina saioan isiltasun eta kalitate baldintza egokiak bermatzeko, plaza mugatuak egongo dira.
Etenik ez sortzeko puntualtasuna eskatzen da.
Lotutako albisteak
Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da
‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez