Gabonetako argiek Ermua piztuko dute asteartetik aurrera

30.11.18
Erakundea

Aurtengo Gabon kanpainako apaingarri eta argiak piztuko ditugu Ermuan datorren asteartean, abenduak 4. Iaz bezala, lehiaketa bidez kontratatu dira argiak, eta Ximenez Catalunya S.L.U. enpresari esleitu zaio 59.138,75 euroren truke, BEZ barne. Azken egunetan zehar aritu dira argi eta apaingarriak kokatzen, eta guztia pizteko prest dago jada.

Eguberritako kanpaina, beraz, astearte honetan hasiko da, abenduak 4, 17:30etik aurrera. Lehenik, Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) txokolatada eskainiko du Orbe Kardinala plazan, eta eguna iluntzen hasten denean, herri osoko argiak piztuko dira.

2018ko Gabonetako kanpaina honetan ia 200 elementu apaingarrik jantzi eta argituko dituzte Ermuko kaleak. Izarrak, estalaktitak, Zorionak kartelak, Olentzero, oreinak eta bolatxoak izango ditugu herriko hainbat puntutan urtarrilera arte, Errege eguna igaro arte, behintzat. Gipuzkoa eta Bizkaia Etorbideetan, Zubiaurren, Kaltxangon, Goienkalen, Izelaietan, Erdikokalen, Diputazion, VI. Mendeurrenan, Probalekun, Karabixan, Abeletxen, Ongarain, Aldapan, Sakonan, Zerukoan, San Pelaion, Okinzurin, Santa Anan, San Roken, San Isidron, Errebalburun, Sallabenten, Orbe Kardinala plazan, udaletxean eta Baldespina Markesa, Forja eta Goiko parkeetan izango dira ikusgai argiak.

Ekimen honekin Ermuko auzo guztiak pizten eta girotzen saiatu da Udala, guztiok ilusioz eta poztasunez betetako Gabonak igaro ditzagun.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte