Hiri hezitzaileen eguna ospatu genuen modu alai eta parte hartze nabariaz

04.12.18
Hezkuntza

Azken ostiralean Hiri hezitzaileen eguna ospatu genuen Ermuan modu alai eta parte hartze nabariaz. Asko izan ziren prestaturiko ekintza programan parte hartu zuten herritarrak eta familiak. Jarduera merkatu plazara eraman behar izan zen, arratsalde horretan botatzen zuen euritik babestu ahal izateko. Hiru orduz bertara gerturatu diren neska-mutilek tailer ezberdinetan parte hartzeko aukera izan zuten: beraientzako espresuki ziren kamiseta, elastiko (leggin) eta poltsen diseinatzea, fruta freskoekin zukuak prestatu eta edatea, birziklaturiko materialekin musika instrumentuak prestatzea eta graffitiak egiten ikastea, besteak beste.

Gure herrian ekimena sustatzen eta dinamizatzen duen taldeak positibotzat jo du, eguneko urteurrena -3. edizioa- parte hartze maila eta proposaturiko tailer eta ekintzek jasandako harreraren arabera. Tailerrek nahiz eta gai ezberdinak proposatu arren, birziklatzea, elikagai eta zapore osasungarriak dastatu eta esperimentatzea edo jolasak nahiz sormenak duten garrantzia azpimarratzea nahi izan dute, guztiak gure gizartean zeharkako balore baitira.

Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkarteak (AICE delakoak) 25 urtetako ibilbidea egin ondoren, azaroaren 30a Nazioarteko Eguna izendatzeko erabaki hartu zuen, heziketa aldaketaren motor gisa duen garrantzia azpimarratzeko mundu osoan. Eta ezagutzaren bidez, hiri eredua horrekin bat egingo duten bidelagunak batzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du
Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako