Ermua Antzokiak hogei kultur ikuskizun berri eskainiko ditu urtarriletik maiatzera bitartean

05.12.18
Ermua Antzokia

Ermua Antzokian 2019ko urtarriletik maiatzera bitartean edukiko ditugun ikuskizunen programa aurkeztu du gaur Ermuko Udal Kultural sailak. Programazio landua da, anitza eta ausarta hogei proposamen biltzen dituena eta ekitaldi zerrenda zabala dakarkiguna, besteak beste, zuzeneko musika emanaldiak, dantza, antzezpenak eta haur nahiz gazteentzako jarduerak.

Kultura alorreko zinegotzi Beatriz Gamizen esanetan kulturaren sustapena oso garrantzitsua da Ermuko udalarentzat eta, eginbide horretan, bi helburu nagusi azpimarratu ditu: “kalitatezko eduki erakargarriak eskaintzea guztiontzako eta ikuskizun horiek guztiak gozagai izan daitezela ermuar ororentzat, inolako mugarik gabe”.

Urte berriko bost hilabete horietan izango dugun programazioa kontratatzeko 89.265 € erabili dira. Ikuskizun guzti horietarako sarrerak datorren astean –abenduaren 12an- salmentara jarriko dira, horiek erosi ahal izango ditugularik Lobiano Kulturgunean bertan (astelehenetik ostiralera, goizeko 9etatik gaueko 9etara etengabeko ordutegian), Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan eta baita erakunde horren webgunean ere.

Blas Cantó, José Sacristán, Lola Herrera, Rocío Márquez, Serafín Zubiri edo Depedro, besteak beste, Antzokiko eszenatokira etorriko dira

Antzokiak eskainiko dizkigu maiatzera arte 8 musika emanaldi, 7 antzezpen, diziplina anitzeko ikuskizun 1, haur eta gazteentzako 4 emanaldi. Ohikoa dugun legez, denboraldi berriari hasiera emango diogu ‘Jonas Kaufmann bajo las estrellas’ Operaren proiekzioarekin. Ondorengo aste eta hilabeteetan zehar Blas Cantó, Serafin Zubiri kantari nafarrak eta Alboka Musika Eskolak Nino Bravoren kantuak ekarriko dizkigute; Rocío Marquéz kantari flamenkoak edo Depedro madrildarrak Antzokia soinuz eta ahotsez beteko dute baita.

Lobiano Kulturgunean ere formatu txikiagoko musika ikuskizun eta emanaldiak izango ditugu, gehien bat blues eta soul estilokoak. Horien artean, aipatzekoak dira The Black Note, Webb Wilder & Hendrik Rover edo The Sir Aligator,s Company.

Antzerkiari dagokionez izango dugu baita ere zer ikusi. Antzezpenen artean azpimarragarri dira José Sacristánek interpretatuko duen ‘Señora de rojo sobre fondo gris’, Pol Suden ‘Claudia de la Conquesta’ edo Lola Herrera apartaren, ‘Cinco horas con Mario’ lan ezaguna. La Estampidak ‘Las Princesas del Pacifico’ muntai umoretsuaz etorriko zaigu eta Karavansarai Produkzioak ‘Ele!’ izenekoa taularatuko du, musika, dantza eta interpretazioa uztartzen dituena.

Azkenik eta lehen aurrerapen honetan esan behar dugu, haur eta gazteek gozagai izango dituzten emanaldien artean Pirritx, Porrots eta Marimotots hirukotearen ‘Ene kantak’ eta Go!azen 5.0 musikala izango ditugu. Urte berritik aurrera gauza bakoitzaren berri zehatz eta zabala emango dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu