‘El desentierro’, L. Sbaragliarekin eta beste thriller ipar amerikarra Ermua Antzokiaren proposamenak astebururako

11.12.18
Ermua Antzokia

Zine aste berriari ekitera goaz eta zineklubeko emanaldian Wash Westnorelandek zuzenduriko Colette tituluko filma britainiarra ikusi ahal izango dugu. Lana biopic bat da, Sidonie-Gabrielle Colette idazle polemiko frantsesaren eta aipagarriaren bizitzaren ingurukoak kontatzen dituena. Filmak Colettek - Keira Knightley aktoreak bikain lantzen duen pertsonaiak- hazkunde artistikoa eta izaki gisa jasaten duen askapen progresiboa kontatzen du. Lan dibertigarri, aurreiritzirik gabekoa eta azkarra zen Colette eta horrelakoa da Westmorelanden filma. Colette ohikoa den iluntzeko zortzi eta erdietako emanaldian ikusi ahal izango dugu, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin.

Larunbatean eta zine komertzialaren atalean, arratseko zazpi eta erdietan Nacho Ruiperezek zuzendutako El desentierro thriller nazionala ikusi ahal izango dugu, zeinak aktore protagonistak Leonardo Sbaraglia eta Michel Noher dituen. Jordiren aita desagertu egin zen 20 urte pasatxo eta jende orok hildakotzat du. Hileta elizkizun baten, aldiz, emakume baten lekukotza arraroan oinarrituta, hogei urte atzera aitari zer gertatu omen zitzaion arakatzen hasiko da Jordi, ikerketak egun ustekabeko ondorioak izan ditzaketela jabetu gabe. Filma intentsua da, iraganeko eta oraineko trama ezberdinak tartekatzen dira, amaiera aztoragarri batean bukatzeko. Filmak ikuslea harrapatzeko indarra, misterio dosi haina eta uhertasuna ditu. El desentierro larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamen komertziala Drew Goddard zuzendariren ‘Malos tiempos en El Royale’ tituluko thrillerra. Lan harrigarri honek amaiera eman zion donostiako aurtengo zinemaldiari. Aktore sorta aipagarria bildu du; besteak beste; Jeff Bridges, Cynthia Erivo, Dakota Johnson eta Chris Hemsworth. Lanak hondaturik dagoen hotelean elkartzen diren zazpi ezezagunen gorabeherak kontatzen ditu, bakoitzak bere iragan beltza duelarik. Tarantino eta Cohen anaien onena uztartzen du: dibertsioa, biolentzia, solasaldi luzeak, intriga eta suspensea. Malos tiempos en El Royale larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusteko parada izanen dugu.

Amaitzeko, haur eta gaztetxoendako igande arratseko 5etako emanaldian Kika Superbruja, nueva aventura de invierno izenburukoa ikusi ahal izango dugu. Bilduma dibertigarri horren berriena da, pertsonai nagusiak gogotik lan egin beharko duelarik Eguberria salbatzeko. Familia guztiarentzat aproposa eta dibertigarria.

Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiak mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu