Ermua Antzokian kantaldia eskainiko du Xoel Lopezek aste honetan

12.12.18
Ermua Antzokia

Xoel López musikari galiziarrak emanaldia eskainiko du Ermua Antzokian aste honetako ostiralean –abenduaren 14an-, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Indie rock, rock alternatiboa eta pop generoak landu eta uztartzen dituen musikariak, bakarkako eta bere izenean atondu duen hirugarren eta azken diskoa aurkeztera dator. Diskoari jarri dion titulua ‘Sueños y pan’ (2017) da, Esmerarte diskografi etxe eta zigiluarekin kaleratu duena. Kontzerturako sarrerak jada salgai daude 12 euroren truke, hiruek aldez aurretik eskuratu ditzakegu Lobiano Kulturgunean, Kutxaban entitatearen orotariko kutxazainetan eta erakundearen webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.

Xoel López musikari independenteen artean kaudimendun eta adierazgarrienena da zalantzarik gabe. Xoel Lópezen musikaren ezaugarri nagusia bere paisaien jatortasuna da. Disko bakoitza sormen-askatasun ariketa bat da eta bere biografiaren kapitulu bat aldi berean. Bere musika libreki mugitzen da pop-rock alternatiboa, folk klasikoa, folklore panamerikarra, hirurogeita hamargarren hamarkadako soinuak, gitarra espainiarra eta elektrikoen artean…5 zentzumenetako bakoitzarekin gozatzeko nahasketa perfektua.

Aho goza garri gisa, diskoaren lehen single izan dena uzten dizuegu, ‘Lodo’ titulukoa:

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean