Barakaldoko Kirola 4.0 jardunaldian aurkeztu ditu alkateak Hiribili eta Ermua Mugi proiektuak

12.12.18
Erakundea

Barakaldoko udalak, BIC Bizkaia Ezkerraldeak eta Bikefriendly erakundeek elkarlanean Kirolak 4.0 tituluko jardunaldia antolatu eta ospatu zuten atzokoan, non Ermuko alkate Juan Carlos Abascalek parte hartu zuen. Jardunaldi eta topagune horretan digitalizazioak kirolaren praktikan nahiz industrian duen eraginaren inguruan hausnartu da.

Herriko alkatea ‘kirolaren digitalizazioa nondik norakoa eremu publikoaren ikuspuntutik’ tituluko mahai-inguruan parte hartu zuen, Basque Team taldeko Julen Erauzkinekin eta Bizkaiko Foru aldundiko Javier de Mariarekin batera.

Abascal alkateak gure herriko udalean berrikuntzarako jarraitu den estrategia laburbildu zuen, azken 20 urteetako herriko garapen sakona azpimarratuz, berriago diren ‘Hiribili’ eta ‘Ermua Mugi’ proiektuek barne hartzen dituzten jarduerak zehazteraino.

Agintariak herritarron bizitza hobetu eta errazten duen berrikuntza gaiekin erabat konprometitua dagoela adierazi zuen, horien bidez enpresek digitalizazio prozesuari bermez aurre egin ahal izango diotelako eta talentua eta enpresa proiektu berriak erakarri ahalko ditugulako.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte